Euskararen biziberritzea, eleaniztasunaren garaiko erronka

3,00€

Laburpena. Euskara biziberritzeko bidean, iragan hurbileko paradigmak gaindituta daude. Horregatik, sarri entzuten den galdera da, hemendik aurrera norantz abiatu behar den; zein bide hartu. Lerro hauekin aletxo bat jarri nahi da gogoeta horretan sakontzeko. Zehatz esanda, gurean begi bistakoa den eleaniztasunaren zergatiak azaltzen dira, lehenbizi. Ondoren, paradigma horrek euskara suspertzeko eskaintzen dituen aukerak eta arriskuak aztertzen dira, ahalegin berrietarako hurbilpen hori egokia izan daitekeelakoan. Azkenik, prozesua emankorra gerta dadin, zenbait gomendio ere luzatzen dira.

Hitz gakoak:eleaniztasuna, globalizazioa, immigrazio-hizkuntzak, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa

Egilea(k): 
Iñaki Martinez de Luna
Aldizkaria: 
EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN 2016KO DATU ESTATISTIKOAK
Urtea: 
2017