Euskaldunon dentsitateak zer-nolako eragina du euskararen kale-erabileran?

3,00€

 

Laburpena. Herri mailan adierazgarriak diren kale-neurketak aztertu dira artikulu honetan. Kale-erabilera zertan den jakin nahi izan da hiru gune soziolinguistiko bereiziz. Emaitzen analisiak hiru argazki ezberdin utzi dizkigu, bakoitza bere ezaugarri propioekin. Gune batean eta bestean, esate baterako, ez du
berdin eragiten haurren edota helduen presentziak, ez eta hiztuna emakumezkoa edota gizonezkoa izateak. Are gehiago, batean eta bestean dagoen euskaldun kopurua eta kaleko erabileraren arteko erlazioa ezberdina da. Lau udal-tipo sortu dira erlazio hori sakonago aztertzeko. •

Hitz gakoak: kale-erabilera, hizkuntza- gaitasuna, gune soziolinguistikoak, udal-tipoak.

Egilea(k): 
Olatz Altuna Zumeta
Aldizkaria: 
EUSKAL SOZIOLINGUISTIKAREN 2016KO DATU ESTATISTIKOAK
Urtea: 
2017