"Mintzajardunaren azken urteotako bilakaera. Aurrera begirako erronkak". Mikel Zalbideren txostenari iruzkinak

Mikel Zalbidek egindako lan sakonari buruz arituko naiz, gehigarri gisako honetan. Txosten mardula ekarri digu Mikelek, bikain josia eta erreferentzia ugariz hornitua. Neure ekarpenean sei hari muturri helduko diet, nagusiki: 1.- Euskal hiztunaren definizioari. Zer da “euskal hiztuna, eta zer ez” 2.- Erabilera aitortua eta Kale-neurketaren erabileraren alderaketari, 3.- Erabilera indizea lortzeko galderari, 4.- Analisi geoterritorialari, 5.- Eraginkortasun-indizeari, eta, 6.- Euskal hiztunen ezaugarri eta joera batzuei

BAT aldizkaria: 
100. 2016 (3) Euskararen bilakaera soziolinguistikoa II (1981-2011)
Egilea(k): 
Olatz Altuna
Urtea: 
2016