Euskararen transmisioa eta gaitasuna, eta aurrera begirako erronkak

Lanketa honen jomuga bikoitza da; euskararen transmisioa zein gaitasuna zenbatekoak eta nolakoak diren aztertzea, eta horien emaitzen balantzea egitea. Eginkizun hori burutzeko, zailtasun batzuei aurre egin behar izan diegu, hala nola aztergaiaren kokapen eta definizio kontzeptual zehatzik ezari eta gauzatze tekniko egokirako mugei. Hurrengo lerroetan ahaleginduko gara esandako arazoak zein diren eta, horiek bideratze aldera, egin diren hautuak argitzen. Zehatzago, analisia aurrera eramateko Hizkuntza Indarberritze prozesua hartu dugu ipartzat eta horretara erdiesteko makulu gisa sozializazioaren paradigma; horien muina eta ñabardurak azalduko ditugu, pauso horiek ematea ezinbestekoa baita transmisioaren eta gaitasunaren azterketa zein balorazioa erdietsi ahal izateko.

BAT aldizkaria: 
99. 2016 (2) Euskararen bilakaera soziolinguistikoa (1981-2011)
Egilea(k): 
Iñaki Martinez de Luna
Urtea: 
2016