Uztailaren 20an eta 21ean euskararen egoerari buruzko datu berrienen azterketa EHUren Uda Ikastaroetan

Azken asteetan eman dira jakitera VI. Inkesta Soziolinguistikoaren eta VII. Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketaren emaitzak. Datu hauek guztiak sakonago aztertzeko Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin batera, ikastaro bat antolatu du EHUren Udako Ikastaroen barnean. Donostiako Miramar Jauregian izango da, datozen uztailaren 20 eta 21ean: “Euskararen erabilera: egoera, bilakaera eta norabidea, datuen argitan”

Euskarak bere lurralde osoan une honetan duen egoeraz arduratzen diren bi ikerketak ezagututa, une egokia da emaitzen aurrean jarri eta ondorioak ateratzeko. Ariketa hau ikuspegi ezberdinak dituen jende ugariren artean egiten bada, are emankorragoa izan liteke.

Honengatik guztiagatik, ondorengo helburuekin antolatu da ikastaroa

  • Inkesta Soziolinguistikoa eta Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren emaitza nagusiak aurkeztea.
  • Euskararen erabileraren bilakaera, egoera eta norabideaz hausnartzea.
  • Euskararen erabilera sozialari egingo zaion kanpoko begirada aurkeztea.
  • Euskararen erabilera sustatzeko proiektuen justifikazioan sakontzea.

Informazio gehiago eta izen-ematea: https://soziolinguistika.eus/ehuikastaroa2017

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN