Soziolinguistika Klusterrak NPLDren mintegian eta batzarrean parte hartu du

Ekainaren 7tik 9ra, Val di Fassan (Ladinieraren lurraldean) egin du Hizkuntza Berdintasuna Sustatzeko Sareak topaketa.

Alde batetik, “Hizkuntza, ekonomia eta turismoa” nazioarteko mintegian 60 aditu baino gehiago elkartu ziren. Hitzaldi nagusia Sixto Molinak eman zuen, Europako Kontseiluan, Gutxiengo eta Errejioen Europako Hizkuntzen Kartaren idazkaritzako buru denak.

Beste alde batetik, NPLDren urteroko Batzar Orokorra egin zen. Besteak beste, adostu zen Sietske Poepjes Frisiako Probintziako Hizkuntza eta Kultura Ministroa sarearen lehendakari berria izatea eta Galiziako Xuntako Gregorio Ferreiro, berriz, lehendakariordea.

NPLDren hurrengo bilera Valentzian izango da 2018an.

Informazio gehiago hemen.