HITZARGIAK

Ekitaldi mota: 

Hitzargiak Topaketa Europako hizkuntzak biziberritzen diharduten eragileak elkartzeko gunea da. Eragile horiek izan dira Hitzargiak proiektuan identifikatu diren hizkuntza gutxituak indartzeko jardunbide egokiak abian jarri dituztenak.
 
Hori horrela, Topaketak hizkuntza-komunitate ugaritako eta oso izaera desberdinetako jardunbideak bildu ditu, gizarte sektore desberdinetan martxan jarri direnak, eta aukera eman die haien artean elkarlanean hasi eta sinergiak sortzeko.Hitzargiak Topaketaren xedea, beraz, biziberritze-prozesuan murgilduta dauden hizkuntza- eta hiztun-komunitateek elkar ezagutzea eta haien arteko harremanak sendotzea da, etorkizuneko ibilbidean eraginkorragoak izan daitezen.
 
Gehiago jakiteko hemen: www.hitzargiak.eu
 



Eguna eta ordua: 
osteguna, Ekaina 23, 2016 - 08:30