ERALAN 3

 

Argitaraldia: 2015eko martxoa

Argitartzailea: Soziolinguistika Klusterra

Zuzendaria: Nekane Goikoetxea

Egileak:

1. atala: Nekane Goikoetxea, Maite Alvarez eta Izaro Ugalde

2. atala: Rober Gutierrez, Imanol Miner eta Pablo Suberbiola

3. atala: J. Inazio Marko

ISBN: 978-84-943708-0-9

Argitalpen digitala

Licencia de Creative Commons
 

ERALAN3 Ikerketa-proiektua.pdf

 

EraLan proiektuaren helburu orokorra da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzea.

Lau helburu orokor izan ditu EraLan 3 proiektuak [2011-2013]:

         1. Hizkuntza-lidergoa aldagaia lantzen eta interbentzio bidez aplikatzen jarraitzea, bereziki bi eremutan: Administrazioetako euskara planak berritzearen eta Jendaurreko aurkezpen eta prentsaurrekoen eremuan.

         2. Aldagai berri bati ekitea: Hizkuntza portaera aktiboak, erakundeen kulturaren argitan.

         3. Egitasmoaren garapena egitea lidergo partekatua aplikatuz eta egitasmoko lantalde eta kideen artean lidergo-kateak aktibatzea.

         4. Egitasmoaren garapena egitea erakunde eta eragile ezberdinen arteko lankidetza baliatuz eta berau indartuz, modu horretan Eralan praktika komunitate gisa egituratuz eta gorpuztuz.

Helburu hauek aurrera eramateko EraLan3 ikerketa-proiektua jarraian zerrendatzen diren hiru lan-ildoren bitartez garatu da, horietariko bakoitzak bere helburu zehatzagoak izanik:

        1. Herri administrazioetako erabilera planak berritzen Garapen Taldea

        2. Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea

        3. Hizkuntza-portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea

 

Proiektu Zuzendaria: Nekane Goikoetxea (Mondragon Unibertsitatea (HUHEZI fakultatea)                 Koordinatzailea: Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra)                                                                     Proiektu Taldea:

  • Izaro Ugalde (GFA) eta Maite Alvarez (Bermeoko Udala), Administrazioko planak berritzen Garapen Taldea-ren arduradunak
  • Imanol Miner (Kutxa Fundazioa) eta Rober Gutierrez (Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkartea) Prentsaurreak eta jendaurreko ekitaldiak Garapen Taldea-ren arduradunak
  • Iñaki Marko (EHU - HIDM Saila), Portaera aktiboak erakundeen kulturaren argitan Garapen Taldea-ren arduraduna:

EraLan3 aurkezpena (2014).  Izaro Ugalde eta beste

 

LOTURAK:

ERALAN 1

ERALAN 2

ERALAN 4

 

Eralan proiektuaren babesleak: