ERALAN 2

EraLan2 Ikerketa-proiektua. Hizkuntza Lidergoa Aztergai

 

Zuzendaria: Nekane Goikoetxea

Koordinatzaileak: OIhana Lujanbio eta Denis Elortza

Argaitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra

Andoain, 2010

 

Eralan 2 ikerketa-proiektua pdf-n.

EraLan2

EraLan ikerketa-proiektuaren bidez ikasitakoa abiapuntu hartuta, 2008-2010 urteetan landu dugun proiektua da Eralan2

 

HELBURUAK

Oraingoan, helburua lidergoa ikertzea izan da, modu honetan: Hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan –publiko zein pribatuetan– euskararen erabileran eragiteko lidergoa aldagaia lantzeko metodologia diseinatu eta probatu dugu.

Zehazki, bi xede izan ditugu:

  1. Batetik, hizkuntzaren eraldaketa prozesuetako lider mota ezberdinak sortzeko (euskara teknikaria, euskararen aldeko taldea, lider informalak eta lider instituzionalak), antolatzeko eta eraginkortasuna lortzeko estrategiak lantzea. Lidergo-kateak nola landu aztertu dugu.
  2. Bigarrenik, hizkuntza eraldaketa prozesua bideratzeko liderrak erabil dezakeen diskurtsoaren lanketan sakondu dugu, lider exekutiboek darabilten diskurtso-moldeetarako argudio-bateria sortzea izan da helburua.

LAN TALDEA

Zuzendaria: Nekane Goikoetxea

Koordinatzailea: Oihana Lujanbio eta Denis Elortza(Soziolinguistika Klusterra)

Garapen Taldea:

  • Mikel Urdangarin (Ahize-Aek)
  • Maider Gaztaka (Artez Euskara Zerbitzua)
  • Maite Alvarez de Zarate, Aitziber Gabikaetxebarria (Bermeoko Udala)
  • Helene Armentia (Elhuyar Aholkularitza)
  • Elias Zumalde (Emun Koop. E.)
  • Izaro Ugalde (Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Imanol Miner (Gipuzkoa Donostia Kutxa)

KRONOGRAMA

2008an lidergoari buruzko formazio-saioak antolatu genituen Garapen Taldeko erakundeentzat. 2009 eta 2010ean lidergoaren bidez euskararen erabileran eragiteko interbentzioak garatu dituzte erakunde horietan eta esperientzia horietatik ondorioak atera eta txosten batean bildu ditugu. Horrez gain, 2010eko azaroaren 17an Eralan2-ko interbentzio horien berri emateko jardunaldi irekia egin dugu Mondragon Unibertsitatearen Huhezi Fakultatean, Eskoriatzan.

 

LOTURAK:

ERALAN 1

ERALAN 3

ERALAN 4

EraLan2 ARGITALPENA - HIZKUNTZ LIDERGOA AZTERGAI 

JARDUNALDIA - HIZKUNTZ LIDERGOA AZTERGAI (2010eko azaroa)

II. EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA JARDUNALDIKO AURKEZPENA (2009ko otsaila)

LIDERGOAREN FORMAZIO-SAIOA (2008ko abendua)

PROIEKTUAREN LEHEN FASEA: 2006 - 2008

ERALAN Ikerketa proiektua: EPEsA metodologia 

 

 

 

BABESLEAK: