ERALAN

EraLan proiektuaren helburua da hizkuntza normalizaziorako planak onartuta dituzten lan munduko erakundeetan euskararen erabileran eragiten duten aldagaiak identifikatzea, eta horietan positiboki eragiteko metodologiak sortu eta inplementatzea. Ikerketa-ekintza paradigma da proiektuaren oinarrietako bat, eta erakundeen arteko lankidetza bestea. Arlo teorikoan eta akademikoan ari diren ikerlarien eta plangintzen inplementazioan ari diren profesionalen arteko lankidetza bidez garatzen da proiektua, ezagutza teorikoan eta praktikoan aurreratuz.
 
EraLan proiektua zikloka garatu izan da eta gaur arte lau ziklo osatu dira: EraLan 1 [2006-2008] , EraLan 2 [2008-2010], EraLan 3 [2011-2013] eta EraLan 4 [2015-2016]. Proiektu hauen ildotik, bestalde, proiektu berriak ere sortu dira: Jendaurrean Erabili eta Liderrak eredu.

Laburpena esaldi batean: 
Ikerketa eta ekintza lan-munduan euskararen erabilera areagotzeko.