Liderrak eredu

eu

Liderrak eredu proiektua lan-munduan kokatzen da, eta zehatzago esateko, euskararen erabilera lan-munduan areagotzeko egiten diren saioen gaineko ezagutza zientifikoaren eta berrikuntzaren arloan. EraLan izeneko proiektu-sortaren ildoan kokatzen da, eta EraLan 3 eta EraLan 4 zikloetan landutako zenbait elementu garatzen ditu.
 
Hizkuntza-erabilerari dagokionean, “Liderren portaera eredugarriak” gaiaren lanketan kokatzen da proiektua, eta administrazio publikoaren eremuan. Zehazki, Gipuzkoako alkate eta zinegotziekin gai horren inguruko lanketa praktiko bat garatzen du.
 
Babeslea:

Laburpena esaldi batean: 
Liderren portaera eredugarriak lantzen hizkuntza-erabileran: alkateak eta zinegotziak.