D ereduko kirola

D ereduko kirola ikerketa-ekintza motako proiektu bat da, 2016an abiatutakoa, eta bere aztergai nagusitzat du eskolatik kanpo gertatzen den haur eta gaztetxoen euskarazko sozializazioa, esparru jakin batean: aisialdiko kirol jarduerak.

2016tik 2018ra garatuko den proiektua da, eta lehen urtean (2016) Donostiako, Getxoko, Gasteizko eta Zarauzko bost kirol taldetan abiatu da. Haur eta gazteei beren kirol jardueran euskaraz aritzeko aukerak zabalduko dizkien ezagutza bilatzen du proiektuak bi lan uztartuz, ikerketa batetik eta taldeekin batera eginiko lan esperimentala bestetik.

                               

 

Batzorde Teknikoko kide diren erakundeak:

     

Babesleak:

 

Laburpena esaldi batean: 
Haur eta gazteen euskarazko sozializazioa aisialdiko kirolean ikertzen eta zabaltzen.