Buruntzaldeko transmisioa indartzeko programa

Proiektu hau familia bidezko hizkuntza-transmisioa indartzeko helburuarekin sortua da.
 
Buruntzaldeako udaletako euskara teknikarien ekimenez jarri zen martxan 2005-2006 ikasturtean eta hainbat erakundetako teknikariak elkartu dira proiektuan: Buruntzaldeko euskara teknikariak, HABEkoak, HPSkoak, Hezkuntza Sailekoak, IRALEkoak, Urtxintxa Eskolakoak eta SL Klusterrekoak.
 
Familia bidezko transmisioa indartzeko balio dezaketen planteamendu eta material berriak aztertu eta sortu dira proiektuan. Planteamendu eta material horiek gehienbat Buruntzaldea eskualdeko ikastetxeetan jarri dira martxan: Gipuzkoako Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil udalerrietako ikastetxeetan, hain zuzen. Horretaz gain, eskualde bereko anbulatorioetan ere egin dira saio batzuk.
 

Laburpena esaldi batean: 
Buruntzaldean familia bidezko hizkuntza-transmisioa indartzeko proiektua