Ekainean herrietako kale-neurketa emaitza berriak: Villabona-Amasa eta Ordizia

Aste honetan bertan, ekainaren 6an, egingo dugu Villabona-Amasan 2016ko udazkenean burututako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa emaitzen aurkezpen publikoa. Ordiziako kasuan, berriz, ekainaren 19an izango da 2017ko udaberrian burutu dugun kale-neurketaren emaitzak aurkeztuko ditugun hitzaldi irekia.

Dakizuenez, gure webguneko “Herrietako Kale Neurketak” atalean daude eskuragarri herriz herriko hizkuntzen erabilerari dagozkien datu berrienak. Dagoeneko 25 herritan burututako kale-neurketa laburpen-txostenen bilduma osatua daukagu bertan.