Erabileraren GPS-a


 
Urteak daramatzate Soziolinguistika Klusterrak, Urtxintxa Eskolak eta Topagunea euskara elkarteen federazioak elkarlanean gazteen hizkuntza erabileraren gaia jorratzen. Hainbat aditu, aritu eta gazterekin “Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa” aurrera eraman zen. Azterketa hura egin zenetik, hartzaile mota ezberdinen artean aurkeztu da eta bide askotatik zabaldu da. Baina horrez gain, beste emaitza bat ere eman du azterketa hark: Erabileraren GPSa.
 
GPSa gazteen hizkuntza erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida da. Gazteei eta eurekin lanean dihardutenei, hizkuntza erabileran eragiten duten aldagai guztiak kontuan hartuz lan egiten laguntzeko sortutako tresna da. Egiten dugunaz ondo hausnartu eta gure lanari interesatzen zaigun norabidea emateko balio digu GPSak.
 
Orri honetan bertan aurki daiteke GPSaren bertsio elektronikoa. Bestalde, salgai da paperezkoa bertsioa. Erabileraren GPSa liburuxka eta posterra paperean eskuratzeko kluster@soziolinguistika.org helbidera bideratu behar dira eskaerak.
 

Salneurria: Orokorra

5€ + bidalketa gastuak

  Soziolinguistika Klusterreko bazkideak eta BAT aldizkariaren harpideak

4€ + bidalketa gastuak

 

 
ERANSKINAK:
Liburuxka hemen ikusgarri: Erabileraren GPSa
Gazteen hizkuntza erabilera eta eskuhartzeko gida-mapa: Gida mapa
 

Laburpena esaldi batean: 
Gazteen hizkuntza erabileran kokatu eta bertan esku hartzeko gida