HITZARGIAK

 
Proiektuaren betebehar nagusia Europako hizkuntza-komunitateen arteko harreman-sarea sendotzea da, elkar ezagutzea eta elkar elikatzea, aurrerantzean tokian tokiko hizkuntzaren biziberritze-prozesuetan eraginkorrago izateko.
 
Hiztun-komunitateek erabili izan dituzten mota guztietako jardunbide egokiak ditu ardatz proiektuak. Eta xede horrekin, Europako eremu urriko hizkuntzen biziberritze-prozesuetan garatu diren edo garatzen ari diren jardunbide egokiak identifikatzeaz eta ikusarazteaz gainera, eta jardunbide egokietan parte hartzen duten agente aktiboak harremanetan jartzen ditu.
 
Proiektuaren baitan webgune bat eratu da bai eta jardunbide egokien sustatzaile diren agenteen arteko harreman zuzena sustatzeko Topaketa bat ere.
 
Gehiago jakiteko ikusi: www.hitzargiak.eu
 

 
 
Batzorde Zientifikoa: Larraitz Ariznabarreta (HUHEZI), Durk Gorter (Mercator), Itziar Mendizabal (Unesco Katedra), Erramun Osa (Euskaltzaindia), Araceli Díaz de Lezama (Eusko Jaurlaritza), Jasone Mendizabal (Topagunea), Vicent Climent (NPLD), Xavier Vila (Bartzelonako Unibertsitatea).
 
Patzuergoa: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Donostia/San Sebastián 2016 fundazioa, UPV-EHU, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaleen Topagunea, Hekimen, Euskaltzaidia, Artez Euskara Zerbitzua, EMUN Aholkularitza, Elhuyar Fundazioa, Ahize-AEK, NPLD, Mercator, Munduko Hizkuntzen Ondarearen UNESCO Katedra, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua.
 
Lantalde teknikoa:
     
 
Donostia 2016-ren proiektu bat izan da:
 
 
 

Laburpena esaldi batean: 
Europako hizkuntza-aniztasunaren alde egiten duten hiztun-komunitateen arteko harremanak sortu, berritu eta sinergiak bilatu nahi ditu, web gune baten bitartez kasu arrakastatsuak partekatuz, eta elkargune fisikoak (Topaketak) antolatuz.