Jendaurrean Erabili

Proiektu honen xedea da jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileei laguntzeko eta jardun hura errazteko bide eta bitartekoak antolatzea.
 
Horretarako, batetik, “Praktika komunitate” bat abian jarri nahi du proiektuak. Izaera eta alor desberdinetako eragile sozial zein erakunde publiko eta pribatuen arteko elkar harremana sustatu eta euskarazko komunikazioaren inguruko esperientziak partekatu eta elkarrengandik ikasteko gune aktibo bat izango dena. Eta bestetik, prestakuntza saioak eskainiko dizkie proiektuko partaideei; komunikazioan, komunikazio digitalean eta berrikuntzan zein praktiken aldaketetan sakontzeko eta trebatzeko balioko dutenak.
 
Hau guztia, euskararen erabilera publikoa egunerokotasunean nola erraztu eta praktika horretan sor daitezkeen oztopoak nola gainditu ikasteko bitarteko gisa aurkezten da. Gaur gaurkoz ia 20 erakundek parte hartzen dute proiektuan.
Gehiago jakiteko sartu proiektuko webgunean.
 

 
 
Lankidetza:
 

 
Laguntzailea:
 

 
Babesleak:
 
 

Laburpena esaldi batean: 
Erakundeen euskarazko komunikazio publikoan dauden ostopo eta zailtasunak gainditzen laguntzeko proiektua