BERBEKIN

Nerabeen ahozko hizkuntza gaitasunean eta hezitzailearen esku hartzean eragiteko ikerketa proposamena da hau. Ekintza-ikerketa metodologian sustraitua da eta 2013. urtean Soziolinguistika Klusterra Elkarteak Bergaran gauzatutako Bergarako nerabeen hizkuntza‐erabilera ikerketaren jarraipena. Izaera aplikatua duen proiektua da, hezkuntza esparruan kokatua eta fokua jarrita duena 10-14 urte arteko nerabeen ahozko komunikazio gaitasunetan nahiz irakaslearen esku hartzean.
 
Bergaran berbazko komunikazioa indartzeko programari 2014an ekin zitzaionetik iragan da laugarren urtea. “Edozein irakasle da hizkuntza irakasle” oinarrizko pentsamendutik abiatuta, eskoletan ahozko komunikazioa indartu dadin ari gara ekintza-ikerketa bideratzen hainbat arlotako irakasleekin elkarlanean, bereziki, LHko 3. eta DBHko 1. zikloko irakasleekin.
 
2016an ahozko hizkuntzaren erabilera indartzen laguntzen duten “praktika onen” bilduma bat osatu zen, eta aztertu zein neurritan hobetu zen ikas-arloen eta hizkuntzaren presentziaren arteko harremana. Ildo horretatik, aurten, ahozko hizkuntzaren sustapenean laguntzen duten praktika onei erreparatu eta horiek ikastetxe mailan finkatzeko bideari hasiera eman zaio (A fasea). Horretarako, irakasle-taldeari egokitutako hainbat prestakuntza eta mintegi bideratu dira. Era berean, ahozko hizkuntzaren lanketaren ikuspegi berri bat eskaini zaie proiektuan parte hartzen duten kideei, kanpoko esperientzien berri emanez (B fasea).
 

 
Lankidetza:

 
Babesle eta laguntzaileak:
   

Laburpena esaldi batean: 
Bergaran berbazko komunikazioa indartzeko programa