Hitanoaren lanketa Azpeitian eta Zumaian

 
Hitanoa lantzeko egitasmoa da honakoa. Hitanoaren erabilerak euskararen erabileran eta ezagutzan izan lezakeen eragin baikorraz jabetuta ekin zitzaion egitasmo honi. 2010ean jarri zen martxan eta 2015era bitarte hitanoa sustatzeko materiala sortzen, probatzen eta hobetzen ibili da Soziolinguistika Klusterra Azpeitiko eta Zumaiako ikastetxe guztietako irakasleekin elkarlanean. Lau urte horietan zehar egindako bidearen azken emaitza aurkeztu da 2015ean eta martxan jarri da azken material berritua, bai Azpeitian, bai Zumaian, Lehen Hezkuntzako 5. mailatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara bitarte: 12 material didaktiko herri bakoitzeko hitanoaren erabilera sozialak ezagutu, hitanoa darabiltengana hurbildu eta erabiltzen hasi edo jarraitzeko. Soziolinguistika Klusterrarekin batera egiten ari zaio jarraipena programari.

Laburpena esaldi batean: 
Azpeitian eta Zumaian hitanoa lantzeko egitasmoa