Donostiako azterketa soziolinguistikoa

 
Euskaltzaindiak Donostiako aniztasun soziolinguistikoa perspektiba historikoan jartzeko ekimena jarri zuen abian. Euskararen Historia Sozialaren metodologia berritzailea Donostian aplikatu nahian, “Donostiako lehengo (1761eko) eta oraingo hizkuntza-egoeraren azterketa” izeneko ikerketa-lerroa ireki zuen eta ikerketa-lerro honen baitan kokatu behar dugu Soziolinguistika Klusterrak burututako "Donostiak XVII. mendean barnean hartzen zituen eremuetan gaur egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa". Azterketa honen asmoa, beraz, Donostiako egungo egoera soziolinguistikoa deskribatzea izan da, egungo egoeraren argazki bat eskaintzea alegia.

Laburpena esaldi batean: 
Egungo egoera soziolinguistikoaren azterketa, XVIII. mendeko Donostian