Tokian tokiko hizkuntza aktibazioa

Proiektuaren helburu nagusia da herrietan euskararen inguruko aktibazioa eragiteko metodologia sortzea, horrela euskararen erabilerak gora egin dezan.
 
Proiektuak bi fase ditu. Hala, 2016an proiektuaren lehen fasea landu da, alegia, aktibaziorako gakoak identifikatzea. Horretarako hainbat esperientzia arrakastatsu aztertu dira, euskalgintzakoak eta beste arlo batzuetakoak. Proiektuaren hurrengo fasea 2017an abiatu da. Fase honetan esku-hartze pilotuak edo kontrolatuak egiten ari gara.
 
Hain zuzen ere, bi gune aukeratu dira: Arrasate eta Tolosaldea. Bietan euskalgintzako eta administrazio publikoko eragileekin ari gara elkarlanean aktibaziorako bidea lantzen. Proiektuari 2015 bukaeran eman zitzaion hasiera eta 2019an bukatuko da.
 
 Bazkide  partaideak
        
 
Babeslea:

 
Lankidetza:

Laburpena esaldi batean: 
Herrietan euskararen inguruko aktibazioa eragiteko metodologia