Kirol instalakuntza handietako neurketak

Kirol jarduera jendetsuek hiriaren transformazioa ekarri ohi dute eta hizkuntzaren erabileraren ikuspuntutik ere interesgarria da hirietako kirol instalakuntza handietan jokatzen diren partidek hirian zer nolako inpaktua duten jakitea.
Interes hori adierazi zion Bilboko Udalak Soziolinguistika Klusterrari eta ondorioz, 2016an Kale Neurketa Metodologia egokitu dugu San Mamesen neurketa bideratzeko. Proba pilotu gisa definitu dugu neurketa hau eta beraz, egindako egokitzapenekin emaitza adierazgarriak lortzen badira, antzeko beste interes eremuetara aplikagarria izango litzateke.

Laburpena esaldi batean: 
Hizkuntzen kale erabileraren neurketa San Mamesen