Maiatzean, hizkuntzen kale-neurketen aurkezpen gehiago

Astigarragan, Lezon, Oñatin, Sakanan, Erandion, Aramaion, Zalbidarren eta Hernanin egingo ditugu maiatzean zehar bertako hizkuntzen erabileraren kale-neurketa emaitzen aurkezpenak. Jarraian dituzue jendaurreko hitzaldietako egun zehatzak:

  • Maiatzaren 3an: Astigarraga
  • Maiatzaren 9an: Lezo
  • Maiatzaren 10ean: Oñati
  • Maiatzaren 15ean: Sakana
  • Maiatzaren 16an: Erandio
  • Maiatzaren 17an: Aramaio eta Zaldibar
  • Maiatzaren 24an: Hernani

Aurkezpenak egin ahala, gure webguneko “Herrietako Kale Neurketak” atalean herri bakoitzeko emaitza nagusiak biltzen dituzten laburpen txostenak ari gara txertatzen. Herri batzuetan, ordea, ez da aurkezpen publikorik aurreikusi, eta beraz, datu horiek pixkanaka-pixkanaka joango gara gure webgunean jartzen. Oraingoz, Anoeta, Ermua, Gorbeialdeko Kuadrila (Zuia, Urkabustaiz eta Zigoitia), Legazpi, Ondarroa, Soraluze eta Zestoako emaitzak ikusgai daude.