Datorren ostegunean, apirilaren 6an "Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa" hitzaldia

2014az geroztik martxan da Bergaran Berbekin programa. Bergarako Udalaren laguntzarekin eta Soziolinguistika Klusterraren gidaritzan Aranzadi, Ipintza eta Mariaren Lagundia ikastetxeetan bideratzen ari da Berbazko Komunikazioa Indartzeko programa.

Proiektu honen harira datorkigu “Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa" hitzaldirako gonbita. Helburu berarekin diharduen ikastetxe baten esperientziaren kontaketa elkarbanatzeko aukera izango dugu.

Hala beraz, honako hitzaldira gonbidatzen zaituztegu:

"Ikasleen euskarazko ahozko gaitasuna lantzeko eta hobetzeko egitasmoa. Altsasuko Institutuko esperientziaren kontaketa".

Partaideak:

  • Juantxu Zabala Etxebarria. Altsasuko BHIko Gorputz Hezkuntzako irakaslea
  • Iñaki Mundiñano Larraza. Altsasuko BHIko Euskal Hizkuntza eta Literatura irakaslea
  • Yolanda Olasagarre Mendinueta. Nafarroako EIBZko irakaslea (irakasleen prestatzailea) azkeneko 10 urteotan eta EIBZko zuzendaria azkeneko urtean.

Eguna: apirilaren 6a, osteguna, arratsaldeko 17:30ean.

Lekua: Bergarako Udaletxeko areto nagusia.

Azken tartean galde-erantzunetarako tartea egongo da.