Bat 102. Soziolinguistika Aldizkaria kalean!

Mario Zapataren Migratzaileen harrera, gutxiagotutako hizkuntzen testuinguruan  artikuluak zabaltzen du BAT aldizkariaren 102. zenbakia,  IX HAUSNARTU Soziolinguistika Lehiaketan lehen saria irabazle duen lanak. Bigarren eta hirugarren sariak jaso dituzten Txerra Rodriguezen eta Irati Lizeagaren artikuluak ere irakur daitezke bertan.

Horiez gain, zenbakia osatzen dute Munduko Soziolinguistika Leihoa atalerako euskaratu ditugun Iris Camposen eta David Crystalen artikulu banak. Amaitzeko, Beñat Garaiok 2016an Londonen SOAS Unibertsitateak antolatutako “Language and Conflict: Politics of Language and Identity across Contexts” Kongresuaren kronika eskaini du.

Aldizkariaren laburpenak  ikus daitezke. Eta zenbakiak -edota artikuluak banaka- erosteko aukera BAT-dendan dago.

 

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN