BAT 101 - 2016 (4) Unibertsitatearen erantzukizuna

 

    

 

Unibertsitatearen erantzukizun soziala euskararekiko

BAT 101 2016 (4)

(Zenbakia edo artikuluak banaka erosteko jo dezakezu gure zuzeneko dendara)

____________________________________________________________________________________

“Aktibo!eus” ekimena UPV/EHUm: euskara hiztun aktiboak unibertsitatearen erronka gisa

J. Inazio Marko Juanikorena

Laburpena: 2014an, EHUko Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko Zuzendariaren ekimenez eta Euskampus Fundazioaren partaidetzaz, EHUko Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzietako arlo eta talde ezberdinetako hainbat irakasle «Pertsona eleanitzak eta euskara hiztun aktiboak sortzea» lelo edo erronkaren inguruan elkartu ziren. Aktibo!eus” proiektua izena hartu zuen ekimen horren helburua unibertsitateak euskararen erabileraren gaiarekiko eduki zezakeen arduraz hausnartzea eta balizko ekinbideak aztertzea izan zen. Artikulu honetan azalduko dugu taldeak problematika nola ulertu duen, prozesua nola egituratu eta garatu den, hausnarketa saioetan jasotako emaitza esanguratsuenak zeintzuk izan diren, eta, etorkizunera begira egin diren proposamenetatik eratorrita azaleratu den Gizarte Erantzukizunaren kontzeptu nagusiaz uler daitekeena Unibertsitatearen testuinguruan.

Hitz gakoak: Hiztun aktiboak, erabilera, unibertsitatea, hizkuntza, gizarte erantzukizuna, lidergoa

----------------------------------------------------------------------

Habitusa edo hizkuntzaren ezkutuko curriculuma Unibertsitatean

Eduardo Apodaka

Laburpena: Beste edozein arlotan bezala, hizkuntzan ere ikasleek ez dute inondik inora ez habitus bera, ezta balio eta ideologia bera ere. Unibertsitateak nekez berdinduko ditu, ez da bere helburua eta ez du zertan izan. Baina prestakuntza eta titulazioak, usu Curriculuma deritzona, eman behar dituen unetik zehaztu beharko lituzke zein diren hizkuntzei dagokienez berariaz landu eta lortu behar diren gaitasunak eta zein mailatan. Hartarako, errez bereiz daiteke curriculum formala, ikasketa planetan eta abarretan agertu ohi dena, eta curriculum ez-formala. Labur esan, curriculum ez-formala unibertsitate-bizitzan gertatzen diren dinamika orok osatzen dute. Eta horietan bi eragile multzo dira nagusi: batetik, dispositibo gisa jokatzen duten unibertsitate-joera eta ohiturak,eta bestetik, ikasleek ekarri duten habitus linguistikoaren egokitzapena. Azken alderdi horri arreta berezia eman nahiko nioke, Unibertsitatearen ekinbide linguistikoetako helburu zein bitartekoak zehazten laguntzeko.

Hitz gakoak: Hizkunza-habitusa, Curriculum Ezkutua, Hizkuntza-eremua, Collusioa, Unibertsitatea.

----------------------------------------------------------------------

Akademia eta Hizkuntza-Politika

Iñaki Martinez de Luna

Laburpena: Lerro hauetan, mundu akademikoak gizartearekin duen konpromisoa makulu hartuz, ezagutza soziolinguistikoaren inguruan nazioarteko eta Euskal Herriko giro akademikoetan dauden kezkak eta ikuspegiak azaltzen dira, azaletik bada ere. Lehendabizi, Hizkuntza-Politika eta -Plangintzaren (HPP, hemendik aurrera) inguruan munduan barna landu diren zenbait hurbilpen teorikoren berri laburra jasotzen da. Jarraian, euskal akademia edo unibertsitate-sistema dugu hizpide, zeregin zientifikotik eta irakaskuntzatik aztertuta, euskal soziolinguistikari eta, zehatzago, HPPri egiten dion ekarpen maila kritikoki balioesteko; beste horrenbeste jardun horietan duen gizarte erantzukizunaz ere. Horien gaineko balantzea egin eta gero, aurrera begirako zenbait iruzkin luzatzen dira.

Hitz gakoak:  Hizkuntza politika, hizkuntza plangintza, soziolinguistika, gizarte erantzukizun, hizkuntza biziberritze.

----------------------------------------------------------------------

Hizkuntzaren inguruko jardunbide egokiak osasungintzan eta gizarte-zerbitzuetan: “eskaintza aktiboaren” printzipioa txertatzea Galeseko testuinguru elebidunean

Gwerfyl Roberts

Laburpena: Ahozko komunikazioa edozein adinetan irakatsia izateko uneak eta aukerak hamaika dira eskolan, ikasgelan. Hizkuntza ikasgaian ez ezik, edozein arlotan agertzen da modu batean edo bestean ahozko komunikazioa. Eskolan hainbatetan ematen dituzte ikasleek gai baten inguruko azalpenak, ariketaren ebazpena eman dezaten eskatzen diegu, iritzia eman eta partekatzeko, sortzen ditugu egoerak asteburuko gertakizunak kontatzeko... Egoera horiek eraikitzea bezain garrantzitsua da egoera horietan ikasleek ahoz komunikatzeko dituzten gaitasun eta beharrak identifikatzea. Zenbateraino ezagutzen dituzte aurkezpen baten ezaugarriak, badute nahikoa hizkuntza-baliabide iritziak emateko, jendaurrekotasuna kudeatzeko baldintza egokietan jartzen ditugu?... Artikulu honetan aurkeztuko dugu izenburu berarekin bideratutako uda-ikastaroaren mami nagusia: ahozko komunikazioa irakasgai bihurtzeko zer hartzen dugun kontuan eta zein aukera proposatzen ditugun eskolarako. 

Hitz gakoak: Ahozko hizkuntza, soziolinguistika, metodologia, egoera askeak, egoera automoak, egoera gidatuak.

----------------------------------------------------------------------

Hizkuntza kontzientzia osasungintzan. Unibertsitatearen eta Osakidetzaren ekarpena zein elkarlana kultura-aldaketa prozesuan

Aitor Montes Lasarte

Laburpena: Bretoierak hiztun galera izugarria izan du azken mendean. Galera horretan funtsezkoa izan da Frantziako Estatu Modernoaren sarrera eta bilakaera. Gaur egun, testuinguru soziopolitikoa apur bat hobeagoa bada ere, oso zaila egiten ari da bretoiera berrindartu eta normalizazio prozesuan abiatzea. Datuak aurkeztu eta honen zergatiak azaltzen saiatuko naiz etorkizunerako gako batzuk ematearekin batera.

Hitz gakoak: Bretainia, Bretoiera, Frantzia, hizkuntza gutxitua, hizkuntza transmisioa.

----------------------------------------------------------------------

Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko?

Josune Zabala

Laburpena: Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hizkuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera garatu da, eta, funtsean, planteatutako hizkuntza-politikei buruzko erabilera, identitate-kontzientzia eta jarreren inguruko estimazio kuantitatiboak dituen inkestetan oinarritu da. Modu horretan, ikuspegi soziologiko zehatz bat deskribatu du, neurri handi batean hizkuntzaren inguruko debate publikoko terminoen bitartez adierazitakoa, baina, agian, ez du ikuspegi hori behar bezain sakon deskribatu gako garrantzitsuen berri emateko. Gako horiek zuzentzen dituzte asturieraren barne-barneko pertzepzioa, bere erabilera testuinguruaren arabera, bere transmisioa belaunaldien artean, bere gaztelaniarekiko hibridazioa edo identitate sozialaren hainbat baloreri lotutako kodigo-aldizkatzeak. Ezaugarri horiek lantzen hasteko, besteak beste, lan honetan aztertuko dugu (gaur egungo inkestetako datuei jarraikiz) asturieraren egoera egungo errebindikazio-diskurtsoak agertu baino aurretik. Modu horretan, gako historikoak eta, azken batean, psikologikoak ere aurkituko dira jasotako hizkuntza-kontzientzian.

Hitz gakoak: Asturias, hizkuntza-ordezpena, diglosia, XX. mendea.

----------------------------------------------------------------------

Bretoiera: hizkuntza gutxitua kinka larrian

Jon Artza Bikandi

Laburpena: Bretoierak hiztun galera izugarria izan du azken mendean. Galera horretan funtsezkoa izan da Frantziako Estatu Modernoaren sarrera eta bilakaera. Gaur egun, testuinguru soziopolitikoa apur bat hobeagoa bada ere, oso zaila egiten ari da bretoiera berrindartu eta normalizazio prozesuan abiatzea. Datuak aurkeztu eta honen zergatiak azaltzen saiatuko naiz etorkizunerako gako batzuk ematearekin batera.

Hitz gakoak: Bretainia, bretoiera, Frantzia, hizkuntza gutxitua, hizkuntza transmisioa

----------------------------------------------------------------------

Bazterreko gogoetak Asturiaseko soziolinguistikaren inguruan

Xulio Viejo Fernández

 Itzultzailea: Jon Alonso

Laburpena: Asturiaseko soziolinguistikaren azterketa azken hamarkadetako hizkuntza-aldarrikapenaren mugimenduarekin batera garatu da, eta, funtsean, planteatutako hizkuntza-politikei buruzko erabilera, identitate-kontzientzia eta jarreren inguruko estimazio kuantitatiboak dituen inkestetan oinarritu da. Modu horretan, ikuspegi soziologiko zehatz bat deskribatu du, neurri handi batean hizkuntzaren inguruko debate publikoko terminoen bitartez adierazitakoa, baina, agian, ez du ikuspegi hori behar bezain sakon deskribatu gako garrantzitsuen berri emateko. Kontu horietako batzuk teoria soziolinguistikoa formulatu baino askoz lehenago planteatu ziren, inplizituki edo bakar-bakarrik hizkuntzaren inguruko gogoeta intelektualetan zein dialektologia tradizionaleko lanetan, baina, ordea, ez dira era intuitiboan edo anbiguoan lantzen gaur egungo hitzaldi soziologikoan. Ezaugarri horiek lantzen hasteko, lan honetan aztertuko dugu (gaur egungo inkestetako datuei jarraikiz) asturieraren egoera egungo errebindikazio-hitzaldiak agertu baino aurretik, baita Asturiaseko gaztelaniaren hedapen eta finkapenaren une gorenean ere, hau da, gerraurreko garaian, asturieraren transmisioak behera egin zuen unean, hain zuzen.

Hitz gakoak:  Asturias, hizkuntza-ordezkapena, diglosia, XX. mendea

----------------------------------------------------------------------

LIBURU-ERRESEINA:

Beñat Garaio: Austin, P. eta Sallabank, J. (ed.): The Cambridge Handbook of Endangered Languages