HAUSNARTU Sari-banaketa otsailaren 3an

Mario Zapatak, Txerra Rodriguezek eta Irati Lizeagak jasoko dituzte aurten IX. HAUSNARTU Sariak, San Telmo Museoan, otsailaren 3an izango den ekitaldian.
 
Egileek lanak aurkezteko aukera izango dute, bertan, eta horrez gain,  ETBko saioan oinarritutako  “Tribuaren berbak” material didaktikoaren aurkezpena egingo dute Kike Amonarrizek, Iñaki Zapirainek eta Josune Zabalak. Informazio gehiago http://www.soziolinguistika.eus/hausnartu2016