4. zenbakia, 2016ko azaroak 17-30

Noizkoa: 
azaroak 17-30
Mamia: 
Soziolinguistika albistaria 2016ko azaroak 17-30 Soziolinguistika Klusterreko albisteak Jendaurrean Erabili proiektuaren baitako Praktika Komunitatea zabaltzen ari da. Soziolinguistika Klusterrak EHUrekin elkarlanean egin duen “Jendaurrean erabili” proiektuaren bigarren faseari hasiera eman berri zaio. Ekintza eta ikerketa uztartzen dituen proiektu honek, euskarazko komunikazio publikoa errazteko eta hobetzeko elkar laguntzako sare... IX. Hausnartu Euskal Soziolinguistika Sarien irabazleak Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen IX. HAUSNARTU Euskal Soziolinguistika Sariak erabaki ziren 2016ko azaroaren 18an buruturiko epai-mahaiaren bileran. Ikerketak #txiotesia3. Hizkuntza-teknologia arloko tesiak Azaroaren 22an Unibertsitatea.net atariak antolatu duen #txiotesia3 ekimenean gutxienez 6 izan dira hizkuntza teknologiaren inguruko tesiak. Guztira 52 ikertzailek parte hartu zuten, aurreko edizioan baino %13 gehiago. Jardunaldiak, hitzaldiak eta ikastaroak Resum de l’última sessió del seminari amb Elvira Riera al Blog del Seminari del CUSC-UB El divendres passat, 18 de novembre, Elvira Riera va comentar el llibre Linguistic Justice for Europe and for the World (Oxford University Press, 2011), de Philippe Van Parijs, al Seminari de Sociolingüística i Política Lingüística del CUSC-UB. Resum de la sessió del seminari amb Kathryn Woolard al Blog del seminari del CUSC-UB Dimecres 16 de novembre del 2016, vam tenir l’honor i el plaer de rebre a l’antropòloga Kathryn A. Woolard en una sessió extraordinària del seminari de sociolingüística i política lingüística del CUSC-UB. Euskara akabatzeko euskal metodo batzuk Koldo Izagirre Bilbo zaharra foroan izan da eta aho bilorik gabe, solasaldi mamitsua eta gordina eskaini zuen. Ikusteko, entzuteko… eta ikasteko modukoa. Euskalduntasun urbanoa, Biba! Euskalduntasun urbanoaz Bilbon eskaini zuen hitzaldi bat ekarri du gogora Txerra Rodriguezek, bertan, euskara hizkuntzarik zaharrena denaren mitoa hautsi behar zela aldarrikatu zuen. Horren ordez, gurea hizkuntzarik modernoena dela aldarrikatu behar dugula iruditzen zaio. Liburuak eta artikulu zientifikoak Euskararen erabilpenari buruzko gogoeta sorta Bere hausnarketa eta gomendioak sartu ditu Sarasolak ‘Bitakora kaiera’ liburuan e-HIZPIDE 88 Artikuluak Zornotzako Barnetegiak —Azkue Fundazioarekin, Igerrak komunitatearekin eta Durangoko Azokarekin elkarlanean— Instagram sare sozialean burututako esperientzia didaktikoak batzen ditu. Bestelako albisteak "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" HAKOBAk Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala aurkeztu du Hausnarketarako galdera luzatzen die aurten HAKOBAk herritarrei, gizarte-eragileei nahiz bere buruari. 500 atxikimendutik gora jaso ditu dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak. ELAk eta LABek ez dute sinatu Euskararen Eguneko adierazpena Ohartarazi dute 'Zer egin dezaket nik euskararen alde?' testua konpromiso indibidualei begira jarri dela. "Ezin dugu maila berean kokatu instituzio eta herritarron erantzukizuna". Euskara, Mexikon, hizkuntzen duintasuna aldarrikatzeko kanpaina batean Indigenen hizkuntzak ez direla besteak baino gutxiago aldarrikatzeko kanpaina abiatu dute Mexikon. Helburu argia du kanpainak, hizkuntza guztiak parekatzea, eta bereziki, indigenen hizkuntzek duten desprestigioa gainditzea. Lazarraga Sariak Arabako bost entitate aitortu ditu euskararen presentzia txertatu eta hedatzeagatik Adigrafik, Txema Pascual, Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardínek egunero euskararekiko egiten duten esfortzua azpimarratu nahi izan dute Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak.