Amaitu berri da udako lantegia ahozkotasunaz

Soziolinguistika Klusterrak EHUko XXXV Uda Ikastaroen baitan antolatutako  “Zer egin ahozko komunikazioa lantzeko” lantegia amaitu berri da. Uztailaren 4an eta 5ean, Miramar Jauregian eman dute lantegi berri hau Olatz Bengoetxea eta Josune Zabalak.

Azalpen eta gogoeta teorikoetatik harago, praktikan eta esperimentazioan murgildu dira lantegian parte hartu duten kide guztiak. Euskal Herriko testuinguru soziolinguistikoak hezkuntza arloan duen eragina aztertu eta proposamenak egitetik abiatuz, ahozko konpetentziak eta erabilera ikasleekin lantzeko bideetan sakondu da lantegian. Zehazki, ahozkoaren hiru une ezaugarritu dira: une autonomoak, une gidatuak eta une askeak.

Berariaz udako ikastaroetarako diseinatu den lantegi pilotuaz balorazio oso ona eginez amaitu dugu: denbora gutxian, lan handiak; partaideen jarrera arduratsu zein baikorra; talde kohesioa, sormena, gorputza… Esperientzia benetan emankorra izan da guztiontzat.

Proposamen honek izan duen eskaera kopuru handiagatik, lantegi bera emango da berriz uztailaren 28 eta 29an Miramar Jauregian. Izen-ematetik kanpo gelditu direnei begira, berriz, hurrengo urtean aukera izan dezaten ahaleginduko gara.

Zer egin ahozko komunikazioa eskolan lantzeko? izeneko tailerraren egitaraua hemen topatuko duzue.

Gaiari lotutako informazio osagarria:

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN