HIZLARIAK

 

JOSUNE ZABALA ALBERDI

Hizkuntza teknikaria Soziolinguistika Klusterrean

 

Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2002), Hizkuntzen aditu titulua eskuratua (Mondragon Unibertsitatea, 2005) eta Euskal ikasketetan doktorego programa eta ikerketa gaitasuna burutua (EHU, 2008). Lan ibilbidean, euskara eta bere irakaskuntzaren alorra landu du, batez ere: helduen euskalduntzean euskara irakasle eta trebatzaile (AEK eta udal euskaltegiak, 1999-2004); Euskara Biziberritzeko planetan aholkulari (Azpeitiko euskara patronatua, 2004-2005), eta Mondragon Unibertsitatean irakasle (HUHEZI fakultatea, 2004-2008 eta 2012-2014). Ikerketari dagokionez, HIJE taldeko (Hizkuntzaren jabekuntza eta erabilera) eta Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko partaide ere bada, eta Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatzen dihardu egun.

Argitalpen batzuk

  • Zabala, J. (2015) Tolosa: ahozko laborategia. Lau urteko esperientzia DBHko ikasgeletan. BAT, 96 (3): 45-67. Soziolinguistika Klusterra Elkartea. Andoain.
  • -Garcia Azkoaga, I. & Zabala, J. (2015) La interacción comunicativa en la perspectiva plurilingüe: Explorando nuevas herramientas para un análisis sociolingüístico. In, I. Idiazabal & Garcia Azkoaga, I. Euskal Herria-Ginebra.
  • Zabala, J, (2014) Enseñanza-aprendizaje de la lengua oral en secundaria. Una búsqueda de las claves didácticas en tres contextos sociolingüísticos educativos. Actas del II Congreso Internacional Nebrija en Lingüística Aplicada a la Enseñanza de Lenguas. Universidad Nebrija (2014.06.26-28).
  • Zabala, J, (2013,b) Ahozko hizkuntza derrigorrezko bigarren hezkuntzan. Esku hartzea eta ikasleen garapena Tolosako esperientzian. BAT, 87-88 (2-3): 127-148. Soziolinguistika Klusterra Elkartea. Andoain.
  • Zabala, J, (2013,a) Dispositivo didáctico e intervención docente para mejorar la producción oral del alumno/a. Intervención en un contexto de inmersión lingüística en euskara. Oralidad y educación: 521-558. Monema editorial. Granada.
  • Zabala, J, (2012) Ahozko konpetentziak derrigorrezko bigarren hezkuntzan: sekuentzia didaktikoak Tolosako laborategian. Ikastaria, 18: Sekuentzia didaktikoak eta hizkuntzen curriculuma: teoria eta praktika / Secuencias didácticas y currículo de lenguas: teoría y práctica. (Apail.) / (Coord.): I. Idiazabal, I. Garcia-Azkoaga, Luis M. Larringan.179-193.
  • Zabala, J, Ayerza, M (2011) Hari arika, ezpainetan hika. http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1302859357
  • (azken errebisioa, 2012-10-04) 1-11.
  • Zabala, J (2010) Kortesia baliabideak euskarazko debateetan. Euskera 54,2-1.zatia. 811-842. Euskaltzaindia. Bilbo.

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

OLATZ BENGOETXEA MANTEROLA

Hizkuntza teknikaria Soziolinguistika Klusterrean

 

 Euskal Filologian lizentziatua (EHU, 2012) eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Unibertsitate Masterra burutzen dabil. Lan ibilbidean, euskara irakasle eta euskaraz mintzatzeko hainbat programetan parte hartu du (2012-2014). Horrez gain, hezkuntza ez konbentzionalean eta aisialdian hezitzaile eta dinamizatzaile lanetan aritu da haur eta gazteekin (2008-2016).

“Komunikazio gaitasunak graduko ikasketetan: ahozko azalpenaren lanketarako sekuentzia didaktikoa” izeneko ikerketa burutu du Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzaren bidez eta proiektu eta mintegi ezberdinetako lan-taldean aritu da Eusko Ikaskuntzaren bitartez, besteak beste. Soziolinguistika Klusterrean ahozkotasunari buruzko ikerketa eta formazio ezberdinak gauzatzen dihardu egun.