EAEko gehiengo euskalduna duten udalerriak epaitegi erdaldunetan

3,00€

Laburpena:

Errealitate soziolinguistikoaren arabera gehien euskalduna duten udalerrietan, lan hizkuntza euskara izateko, indarrean dagoen Legediaren azterketa bat egin dugu. Bereziki, EAEn kokaturiko Administrazioen artean, erabili beharreko hizkuntza aztertu da. Horretarako, Espainia eskumen banaketatik abiatuta, Estatuan eta Euskadiko Erkidego Autonomikoan, toki administrazio eremuan indarrean dagoen Legedia aztertu dira. Ondoren, Jurisprudentzia Konstituzionala eta Auzitegi arruten Jurisprudentziaren eboluzioa aztertu da. Jarraian, EAEn, kokaturiko administrazioek, euren arteko harremanetan, euskara balio eta eraginkortasun juridikoz erabiltzeko dauden oinarri juridikoak aztertu dira eta ondoren, arazo juridiko berdinei aurre egiteko, beste autonomia erkidegoek erabilitako formulak. Guzti honetatik, euskarak Lege mailako arau berri baten beharra duela ondorioztatu dugunez, Udal Lege proiektuaren ezarpenak mahai gaineratu ditugu arazo hauek gainditu ditzakeen hausnartzeko.

Hitz gakoak: Herri administrazioa eta hizkuntz Legedia, jurisprudentzia, Euskararen Normalizazio Legea, formulak, Udal lege proiektu berria.

Egilea(k): 
Haritz Etxeberria
Urtea: 
BAT 97 - 2015 (4)