DiKoma eta EkoLinguAren aurkezpena Miramar Jauregian

Apirilaren 22an, Donostiako Miramar Jauregian aurkeztuko da DiKomA proiektua (Diskurtsoaren bitartez Komunitatea Ahalmentzeko proiektua) eta EkoLinguA solas-jokoa.

Egitasmoa Eusko Ikaskuntza eta Soziolinguistika Klusterrak sustatu dutem EHU eta Elhuyarren lankidetzarekin. Parte hartu dute Gipuzkozko Foru Aldundiak eta Errenteriako, Oñatiko, Zumaiako eta Bermeoko Udala.

Aurkezpenean izango dira Beatriz Akizu (Eusko Ikaskuntza), Josune Herrarte (Zumaiako euskara teknikaria), Zigor Etxeburua (Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria), Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) eta Iñaki Marko (Euskal Herriko Unibertsitatea)

Aurkezpena Donostiako Miramar Jauregiko Areto zurian, 9:45tan izango da, apirilaren 22an.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN