Aldahitz ikerketa 2011: Euskara ikasi dutenen hizkuntza-ohitura aldaketak lan munduan

 
 
Aldahitz 2011 izaera aplikatua duen ikerketa da, lan munduan kokatua, eta tipologia jakin bateko langileen kasuak aztertu dituena: heldu zirela euskara ikasi eta lankideekin euskaraz egiterainoko ohitura finkatu duten langileena, hain zuzen.
 
Modu kualitatiboan egindako ikerketa da eta bi arreta-gune nagusi izan dituena: bata langile horiek lankideekin harremaneko hizkuntzan gaztelaniatik euskarara egin dituzten ohitura-aldaketa prozesuak ikertzea, eta bestea, horrekin batera, langile horiek euskara ikasteko nolako prozesuak jarraitu dituzten aztertzea.
 
Aldahitz ikerketa 2011 lana hizkuntza ohituren aldaketaren fenomeno konplexu eta zabalean kokatzen da eta neurri batean jarraipena ematen dio Klusterrak aldaketa prozesu horiei buruz beste azterlan batekin hasitako bideari (Bikoteen artean hizkuntza-ohituren aldaketa. Ikerketa-lana. 2009).
 
Soziolinguistika Klusterrak proiektu hau helduen euskalduntzean zein lan munduko euskara planetan ezagutza zabala duten erakundeekin lankidetzan garatu du proiektua: AEK-Ahize, Elhuyar Aholkularitza, Emun Koop. E., Hernaniko Udala eta Eusko Jaurlaritzako HPS. Ikerketaren zuzendaria: Pello Jauregi irakaslea (EHU). Proiektu hau 2010 eta 2011. urteetan zehar garatu da, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren finantziazioarekin.
 
                       
 
ERANSKINAK:
 
pdf
Aldahitz (2011). ONDORIOEN SINTESIA txostena (10 orr.)
 
pdf
Aldahitz (2011). ONDORIO NAGUSIEN txostena (56 orr.)
 
BABESLEAK:
 

Baliabide korporatiboak