UEU-ko Udako Ikastaroak 2012 – Soziolinguistika: Kontzeptu nagusiak

Soziolinguistika Klusterra Elkarteak “Soziolinguistika: kontzeptu nagusiak” ikastaroa antolatu zuen UEUren udako ikastaroetan, Baionan, uztailaren 4an eta 5ean.

Irakasle gisa, Arkaitz Zarraga, Soziolinguistika Eskuliburuaren egileetako bat. Ikastaroaren helburua, Soziolinguistikaren oinarrizko kontzeptu, ideia, teoria eta gaiak begien aurrean jarriko dizkion formazioa ematea zen.