Lan arloak

 

Soziolinguistika Klusterrak Zientzia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eskaintza eta eskari arteko bitartekaritza eragilea da. Bitartekaritza lanak egiten ditu eragileek eskaini eta eskatutako ezagutzaren artean eta sareko gainerako kideekin lankidetzan jarduten du ikerketa merkatura bideratzen dela bermatzeko. Horrela, ezagutza jardueretan hutsune bat betetzen du, bazkide eta aliatuek betetzen ez dutena. Jardueren espezializazioak eta eragileen arteko osagarritasunak lehia saihestu eta elkarlana errazteko balio behar du.

Honako hauek dira Soziolinguistika Klusterraren lan arloak:

  1. Hizkuntza-ukipeneko soziolinguistika dinamikoa.
  2. Hizkuntza-erabileraren alderdi soziala.
  3. Hizkuntza-jokaeren aldaketa-prozesuak.
  4. Hizkuntzen transmisio soziala.
  5. Hizkuntzen inguruko diskurtsoak, balioak eta jarrerak.