HIZLARIEZ

 

 

Hitzaldia: Kultur
bizitzaren azterketa kualitatiboaren emaitzak, ondorioak eta proposamenak

JON
SARASUA

Soziologian lizentziatua eta Kazetaritzan
doktorea.

Doktoretza tesia euskarazko kazetari hizkerari buruz burutu zuen
(1996).

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakaslea.

Lanki, kooperatibagintzari buruzko ikertegiaren zuzendaria izandakoa.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide.

Hainbat komunikabidetan artikulugile izan da.

Kooperatibagintza, hizkuntzen ekologia, ahozkotasuna, kazetaritza
eta beste hainbat gai jorratu izan ditu.

  • Sarasua, J eta Egaña, A. (1997) Zozoak beleari. Alberdania.
  • Sarasua, J. (1997) Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean.
    Bilbo. Gara.
  • Sarasua, J. (2008) "Material gordin bat hizkuntzen ukipenerako"
    in Aierdi eta Uranga (edit.). Euskara, immigrazioa eta hizkuntza
    eskubideak. Bilbo. Ikuspegi eta Unesco Etxea
  • Sarasua, J (2011) “Egungo norabide batzuk eta hizkuntzen
    ikuspegi ekologikoa” BAT Soziolinguitika Aldizkaria 81, 2011
    (4) (123-142or.)|

LAN-SAIOAK: KULTURA-TRANSMISIOA

Sorkuntza

Igor Elorza

Gotzon Barandiaran



Bertsolaria. 1.000 plazatik
gora egindakoa azken bi hamarkadetan; Bizkaiko txapeldun izan da bost
bider eta Euskal Herriko finalista bi bider.

Hitzarekin lotutako beste hainbat sorkuntza lanetan ere jardun du
eta dihardu:

  • kanta-letragintzan (Mikel Urdangarin, Gari...),
  • gidoigintzan (*Wazemank* telebista programa, *Errautsak*
  • antzezlana, Katxiporretaren * Zazpikoloroa* ikuskizuna...),
  • literaturan (*Margolana* eta *Kontuak kantu*gazteentzako liburuak
    eta hainbat iritzi artikulu euskal prentsan),
  • komunikazio arloan (AEKrentzat hainbat lan Di-da enpresarekin...).

Urteetan dihardu euskalgintza arloko borondatezko lanean ere, Durangoko
Plateruena kafe antzokian eta Bertsozale Elkartean nagusiki, denetariko
eragilerekin ere kolaboratuz.

  • Deustuko unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatua.
  • Euskal Herriko Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko irakasle.
  • ARTEZ EUSKARA ZERBITZUAn, Eusko Jaurlaritzako kultura sailean
    eta HAEE-IVAP erakundeko euskara teknikari.
  • ANAIA-HARITZA argitaletxeko editorea.
  • Dijitalidadea s.l enpresako lan-harremanetarako
    arduraduna.

SORKUNTZAN ETA EUSKARAZKO KULTURGINTZAN

  • Bihotz bakartien klubako kide
  • Larrabetzuko Literaturaz berbetan literaturazaleen biltokiko
    arduraduna
  • LITERATURA ESKOLAko sortzaile eta koordinatzailea
  • BERRIA egunkariko kultura saileko zutabegilea.
  • ARGIA aldizkariko kolaboratzailea.
  • NABARRA aldizkariko kolaboratzaile
  • Bizkaia Irratiako Irakurrieran saioko gidoigile eta esataria
  • AHOTSENEA sortzaileen guneako sortzaile eta koordinatzailea
  • LITERATURIA egitasmoaren sortzaile eta koordinatzailea
  • BERRIA egunkariko Larrepetit ataleko eta GAUR 8 idatzizko komunikabideetan
    zutabegile

ARGITALPENAK:

  • LIBURUAK: ARRAKALAK, Susa, 2004; KATAMALO, Susa, 2007.
  • DISKAK: KATAMALO, GOR diskak, 2007, ERANTZI, Gaztelupeko Hotsak,
    2008
     
 

Kronikagilea: Juan Luis
Zabala (Berria)

 

Hedabideak
- Alberto Barandiaran

 

 

Altsasun jaioa, 1964an.

Historialari formazioz, kazetari lanbidez, tartean itzultzaile edo
idazle.

Egunkaria eta Berrian aritu da 1990etik 2010a arte, Iruñeko
ordezkaritza-buru eta kultura erredaktore.

Hainbat liburu argitaratu ditu, tartean honako kazetaritza lanak:

  • Postkronikak (Elkar, 2009);
  • Tene Mujika bekari esker, Veleia afera (Elkar, 2011)
  • Ez zaigu ahaztu (Susa, 1998).

Gaur egun Garabide elkartearekin elkarlanean ari da, materialgintzan.
Euskararen berreskurapenaren esperientzia biltzen ari den egitasmoaren
barruan, estandarizazioa eta hedabideei dagozkien liburu eta dokumentalak
koordinatu eta landu ditu.


   
 

Kronikagilea: Miren Arregi
(Goiena)

Hezkuntza
- Jasone Aldekoa

 

1964an Zeberion jaioa.

Prestakuntzaz: Lehen Hezkuntzako irakaslea, Psikologian Lizenziatua

Lanbidez: 1982-1996: Irakasle lanetan aritua Lehen eta Bigarren Hezkuntzako
ikastetxeetan.

1996-2012: B06 Berritzegunean Hizkuntza Normalkuntza Teknikaria

   
 

Kronikagilea: Gorka Bereziartua
(Argia)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hitzaldia: Euskaltasuna
hiritik. Donostia 2016 aitzakia hartuta

Eduardo Apodaka



Eduardo Apodaka Ostaikoetxea (1965/12/25, Bilbo) filosofian lizentziatua
eta soziologian doktorea naiz (biak UPV-EHU). EHUko Gizarte eta Komunikazio
Zientzien Fakultateko irakaslea, Gizarte Psikologia sailean.

Tesitik hasita, identitatea eta “indibiduoa” eta bereziki
euskal identitatea izan dut ikerketa-gai. Horri buruz hainbat ikerketa
egin eta artikulu zenbait argitaratu ditut, erdaraz eta euskaraz.
Ikusi, esaterako, Euskal Herria Ardatz: kultura, identitatea, boterea
(Gaizka Arangurenek koordinatutako liburua, Eugenio Arraiza eta Joxemanuel
Odriozolarekin batera, UEU, 2007).

Beste ikerketa-gai batzuk izan ditut, batez ere, psikologia politikoa
deritzotenaren inguruan, eta legitimazioa jorratu du; horretaz eta
erdaraz argitaratu zuen El poder en busca de autoridad. Dinámicas
psicosociales de legitimación (EDUCA, Alacant 2009). Eta zertxobait
egin dut hiri-psikologiaz, gorputzaren eraikuntza sozialaz, jakintza
aditua gaurko gizartean….

 

 

EUSLANDIA emankizuna

Mirian Luki eta Concetta Probanza