IRAKASLEEI BURUZKO INFORMAZIOA

 
Hizlariaz

Carme Junyent

Masquefa (Bartzelona)

Filologia erromanikoan doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Hizkuntzalaritza Orokorreko irakasle.

Katalunian hizkuntza-aniztasunari buruzko azterketetan ikerlari nagusienetakoa da, bai Katalunia bertako hizkuntza-aniztasunaren inguruan eta baita mundu-mailakoan ere. Bartzelonako Unibertsitateko Mehatxupeko Hizkuntzen
Ikerketarako Taldearen sortzailea (Grup d'Estudi de Llengües Amenaçades - GELA) eta lehendakaria da.

- Bartzelonan 1996an idatzi zen Hizkuntza-Eskubideen Adierazpen Unibertsala erredaktore-adituen taldeko kide eta jarraipen-batrzordeko kide.

- LINGUAMON -Hizkuntzen Etxearen aholku batzordeko kide

Argitalpenak:

  • Les llengües d'Àfrica. Barcelona 1986
  • Les llengües del món. Barcelona 1989
  • Vida i mort de les llengües. Barcelona 1992
  • Las lenguas del mundo. Una introducción. Barcelona 1993
  • Estudis africans. Barcelona 1996
  • Contra la planificació. Una proposta ecolingüística. Barcelona 1998
  • Quadern E.S.O. de La diversitat lingüística. Barcelona 2000
  • Lingüística històrica. Text-guia, Publicacions de la Universitat de Barcelona, 2000
  • Antropologia lingüística. Text-guia, Publicacions de la Universitat de Barcelona, 2000
  • La Gimcana de les Llengües. Barcelona 2002
  • Hizkuntzen mundua. Munduko Hizkuntzei buruzko Txostena 2005 (Martí, F., Ortega, P.; Idiazabal, I.; Barreña, A.; Juaristi, P.; Uranga, B.; Amorrortu, E. egileekin batera). Euskal Herriko Uibertsitatea. Bilbo,
  • (Coord.) Les llengües a Catalunya 2006
  • Junyent, Carme; Muncunill, Cristina : El libro de las lenguas. 2010

 

 
Hizlariaz
Erreferentziak

Jose. I. Marko

(Hernani)

Pedagogian doktorea; hizkuntza eta gizarte pedagogiaren alorrean. Aldaketa prozesuetan, berrikuntzan, plangintzan eta taldeen kudeaketan espezializatua.

UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Hobekuntza eta Berrikuntza Dekanorde eta Hezkuntzarako Ikerkuntza eta Diagnosi-Metodoen Sailean irakasle.

Soziolinguistika Klusterreko zuzendaritzako kide Eusko Ikaskuntzako ordezkari gisa.

Euskalgintzako hainbat erakundetan eta normalkuntza proiektutan aritutakoa.

Marko, J.I. (2010). "ENEKuS eredua, lan-munduko organizazioetan euskararen normalizaziorako eraldaketa kudeatzeko erreferentziazko eredua". Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 76.

Marko, J.I. (2010). Hizkuntza-eraldaketa organizazioetan: esperientzia eta modelizazioa. Dinamizazio soziolinguistikoa Gizarte Pedagogiaren baitan. Doktorego-tesia. Bilbo: UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua

Marko, J.I. (2010). Organizazioetan hizkuntza-aldaketa prozesuak kudeatzeko lidergo eredua kontzeptualizatzen. Inguruak, Monografiko berezia, 2010eko otsaila.

Marko, J.I.(2009). "Hizkuntzarekiko komunitatearen gizarte erantzukizuna mundu globalizatuan: garapenerako indar-ideia berria / The community social responsibility about languages in the globalized world: new driving idea for the development. Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza. Innovación para el progreso social sostenible" - XVII Eusko Ikaskuntzaren Kongresua - Laburpenak. Resúmenes. Abstracts. Gasteiz: Eusko Ikaskuntza.

Marko, J.I., Lujanbio, O. (2008). Eralan Ukerketa Proiektua: EPEsA metodologia. Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua. Andoain: Soziolinguistika Klusterra

Marko, J. (2008a). "EraLan ikerketaren marko teorikoa. Organizazio mailan hizkuntza-normalizaziorako interbentzioen marko teorikoa kontzeptualizatzeko oinarriak". In J.I. Marko, eta O. Lujanbio, (Arg.), EraLan ikerketa-proiektua: EPEsA metodologia. Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua (17-28 orr.). Andoain: Soziolinguistika Klusterra.

Marko, J. (2008b). "EPEsA Metodologia (Euskara Planetan Eskuhartze Analitikorako Metodologia). EraLan ikerketa-proiektuan oinarritutako proposamen metodologikoa". In J.I. Marko, eta O. Lujanbio, (Arg.), EraLan ikerketa-proiektua: EPEsA metodologia. Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaietan oinarritua (43-58 orr.). Andoain: Soziolinguistika Klusterra.

Marko, J.I. (2006). "Lan giroko hizkuntza erabileran eragiten duten aldagaiak: Eralan ikerketa proiektua". Bat Soziolinguistika Aldizkaria, 59.

Marko, J.I. (2006). "Kalitate programak eta normalkuntza programak ikastetxeetan: elkarrengandik ikasten ikerketa baten emaitzak". Tantak 36.

 

 
Hizlariaz

Imanol Miner

Orereta/Errenteria

Euskal Filologian Lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), HIZNET (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) graduondokoekin osatu ditu ikasketak.

Euskararen eta kulturaren erakunde desberdinetan ibilbidea egina, besteak beste, herriko ikastolan, euskaldunon elkarteen mugimenduan eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartean. EMUN aholkularitzaren eskutik, enpresetako hizkuntza planetan diseinu eta inplementazio lanekin batera TELP tailerretan jarduna.

Gipuzkoa Donostia Kutxan Hizkuntza Kudeaketaren arduraduna da egun, eta Soziolinguistika Klusterraren Zuzendaritzan, Eralan egitasmoan eta Mintzola Fundazioaren Patronatuan parte hartzen du Kutxako ordezkari gisa.

 
Hizlariaz
Erreferentziak

Jon Sarasua

Soziologian lizentziatua eta Kazetaritzan doktorea.

Doktoretza tesia euskarazko kazetari hizkerari buruz burutu zuen (1996).

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakaslea.

Lanki, kooperatibagintzari buruzko ikertegiaren zuzendaria.

Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kide.

Hainbat komunikabidetan artikulugile izan da.

Kooperatibagintza, hizkuntzen ekologia, ahozkotasuna, kazetaritza eta beste hainbat gai jorratu izan ditu.

Sarasua, J eta Egaña, A. (1997) Zozoak beleari. Alberdania.

Sarasua, J. (1997) Biziaren hizkuntzaz: Txepetxekin solasean. Bilbo. Gara.

Sarasua, J. (2008) "Material gordin bat hizkuntzen ukipenerako" in Aierdi eta Uranga (edit.). Euskara, immigrazioa eta hizkuntza eskubideak. Bilbo. Ikuspegi eta Unesco Etxea

 
Hizlariaz
Erreferentziak

Iñaki Martinez de Luna

(Gasteiz)

Soziologian doktorea (Deustuko Unibertsitatean).

Hizkuntzaren Soziologian aritua, bereziki hizkuntza gutxituen inguruan. Soziolinguistika Klusterraren lehendakari ohia. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondoko eta LINGUANET ikastaroaren zuzendari. Euskal Herriko Unibertsitatean soziologia irakasle da gaur egun.

Bat Soziolinguistika aldizkariaren eta Inguruak soziologia aldizkariaren argitalpen-batzordeko kide eta kolaboratzailea da. Argia aldizkarian iritzigilea da. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Eusko Entziklopediaren zuzendaria.

Iturria: Euskonews

"Hizkuntzekiko motibazioen ekarpenak inguruneak ezarritako baldintzen aurrean" (BAT soziolinguistika aldizkaria 18, 1996)(

"Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntz egoera aztertzeko eredu orokorraren proposamena" (BAT soziolinguistika aldizkaria 40, 2001)

"Euskararen kale-erabilera Araban: 1989-2006" (BAT soziolinguistika aldizkaria 64, 2007)

Baxok eta beste. Euskal nortasuna eta kultura, XXI. mendearen hasieran, Eusko Ikaskuntza, Donostia 2006

Erreferentziak

Patxi Baztarrika

(Ataun)

Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofia eta Zientzietan lizentziaduna da.[2]

1981. urtean hasi zen lanean Andoaingo Udalean, itzultzaile lanetan lehenbizi, euskararen normalizazioaren kontuetan apurka, eta udaleko hizkuntza teknikariaren plaza ofizialean azkenik. 1999. urtean Gipuzkoako Foru Aldundian kargu publikoan lanean hasi zenean hartu zuen eszedentzia Andoainen.

2005-2009 bitartean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde.

"Babeli gorazarre" (Alberdania, 2010)

 

 

Belen Uranga

(Zumaia)

Euskal Filologian lizentziatua (EHU)

Soziolinguistika Klusterreko teknikaria

Munduko eta Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunaz ikerketa-lanak egin ditu.

Munduko hizkuntza anztasunaren UNESCO Katedrako baztordekide

Martì, F.; Ortega, P.; Idiazabal, I.; Barreña, A.; Juaristi, P.; Junyent, C.; Uranga, B. y Amorrortu, E. 2005: Hizkuntzen mundua. Munduko Hizkunzei buruzko txostena, 2005. UPV-EHU. Bilbo.

Barreña, A.; Uranga, B.; Idiazabal, I.; Izagirre, E.; Amorrortu, E. y Ortega, A. 2005: Europako hizkuntzak. UNESCO Etxea. Bilbao

Uranga, B.; Barreña, A.; Idiazabal, I.; Izagirre, E.; Amorrortu, E. y Ortega, A.; Izagirre, E. (Ed.) 2007: Amerikako hizkuntza aniztasuna, Mexikotik Hego Konoraino / La diversidad lingüística en América, de México al Cono Sur. EREIN. Donostia.

Uranga, B. Aierdi, X. Idiazabal, I. Amorrortu, I. Barreña, A. Ortega, A.. 2008: Hizkuntzak eta immigrazioa. Ikuspegi, AMARAUNA-UNESCO Etxea

Uranga, B., Maraña, M. (Ed.)2008: El futuro de las lenguas, Diversidad frente a uniformidad. Madril, Catarata.