El català al carrer liburuaren erreseina argitaratu da LLengua i dret aldizkarian

Olatz- Ayma

Olatz Altuna Soziolinguistika Klusterreko kideak idatzi du El català al carrer liburuaren erreseina. Josep Maria Aymák urteak daramatza Bartzelonan Kale Erabileraren Neurketak egiten. Esperientzia hori kontatu eta neurketek emandakoa biltzeko asmoz, El català al carrer liburua argitaratu zuen 2010ean. Soziolinguistika Klusterrak, Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketaren arduradun bezala, harremana izan du Aymárekin eta bere espererientziaren berri zuzenean jasotzeko aukera izan du; besteak beste, 2010eko maiatzean Gasteizen egindako Herrialde Katalanak – Euskal Herria: Elkarbidean nazioarteko kongresuan.

Bide batez, gogorarazten dugu Euskal Herriko VI. Kale Erabileraren Neurketa 2011n zehar egingo dela.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN