Euskal Herriko VI. Kale Erabileraren Neurketa

 

 

 

Euskal Herriko VI. Kale Erabileraren Neurketa
aurten egingo da (2011)

 

Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketak 22 urteko ibilbide luzea du dagoeneko,1989an
lehenengo aldiz egin zenetik, lau edo bost urteren tartearekin errepikatu baita.
Aurten VI. edizioa burutuko du Soziolinguistika Klusterrak.

“Zenbat erabiltzen da euskara kalean?” Galdera
horri erantzutea da, bere horretan, Kale Neurketaren helburua. “Zenbat”
da, hortaz, hartu den galdetzailea, eta ez “noiz” edo “nola”.

“Zenbat erabiltzen da” diogu, nabarmentzeko ezagutzak
ez, baizik erabilerak duela garrantzia esku arteko lan honetan.

Ahozko erabileraz ari gara, edozein pertsonak edozein pertsonarekin
komunikatzeko erabiltzen duenaz. Erabileraren argazki kuantifikatu bat jasotzen
da horrela.

“Kalean” erantsi diogu galderari bukaeran. Izan
zitekeen, noski, eremu mugatuago batean, esate baterako, eskolan, enpresan,
etxean... Baina honakoan kalea aukeratzen du, bere zentzurik zabalenean: herriko
plazan, edo umeen parkean, edo tabernen eta denden ingurunean.

Horiexek dira ikerketaren ezaugarri nagusiak. Horiek eta beste hau: Euskal
Herri osoan egindako ikerketa da
. Muga administratiboak gaindituta,
Euskararen Erabileraren Kale-Neurketak Euskal Herri osora zabaltzen ditu behatzaileak,
eta Euskal Herri osoko argazkia jasotzen du objektibo angeluhandi batez.

Esan bezala, 1989an ekin zitzaion molde honetako ikerketari. Aldi hartan Siadecok
garatutako metodologiaz eta EKBren sostenguaz burutu zen neurketa. Hastapena
zen, bide berritza??†?½?G?Dilea, metodologia aitzindaria, beste inon egiten ez zena eta
hemen nahiz atzerrian ikusmira handia piztu zuena. Gero, Soziolinguistika Institutuak
hartu zuen lekukoa, harez geroztik Soziolinguistika Klusterraren ardura izan
delarik. Erabilitako metodologiaren baliozkotasuna berretsi egin da edizioz
edizio, eta aurtengoan berebiziko hobekuntza egiteko moduan izan gara metodoa
eta ikerketa bera sendotuz.

Gogora ditzagun neurketaren ezaugarri nagusiak:

  • “Euskal Herriko Kale Neurketak, Euskal Herri osoan, eremu publikoan,
    "kalean", euskararen ahozko erabilera neurtzen du. Espazio publikoa
    aztertuko dugu kalea baita espazio neutralena; hizkuntza-gaitasuna, hizkuntza-joera,
    eta pentsaera ezberdinetako jendea topatuko dugun espazioa hain zuzen."
  • “Ikerketa honen berezitasuna inon egotekotan metodologian dago. Izan
    ere, behaketa bidezko datu-bilketa da."
  • "Euskal Herri osoa hartzen baitu. Neurketaz gain, “Euskararen
    Jarraipena” Inkesta Soziolinguistikoa da Euskal Herri osoa aztertzen
    duen ikerketa bakarra. Beraz, bi ikerketok batera aztertuz gero, aukera paregabea
    dugu erabileraren egoera ongi ezagutzeko.”
  • “Hortaz, kalean entzuten diren elkarrizketak neurtzen dira, eta neurtzaileek
    jasotzen dituzten datuek entzun eta zenbatu diren pertsona horiek leku eta
    une horretan zein hizkuntza zerabilten adierazten dute."

2011. urtean, beraz, Euskal Herriko VI. Kale Erabileraren Neurketa
egingo
da. Emaitza 2012. urtean argitara emango du Soziolinguistika
Klusterrak.

Aurretiko emaitzak kontsuta daitezke hemen beheko loturan.

 

Olatz Altuna. Neurketaren koordinatzailea

o.altuna@soziolinguistika.org

Euskal Herriko V. Kale Erabileraren
Neurketa (2
006)