HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Juan Carlos Etxegoien "Xamar"

Argazkia: www.gabrielaresti.com  

Hizlariaz

(Garralda-Xamarrena etxekoa, 1956)

Euskal soziolinguista nafarra da.
Erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiaz.

Halaber, ikuspuntu berriak plazaratu ditu hizkuntzaren arazoari buruz, batez ere José María Sánchez Carrión "Txepetx"en planteamendu ekolinguistikoak, Bilboko Zenbat Gara euskara elkarteak bere egin dituenak eta eztabaida sortu dutenak.

Orhipean: Gure herria ezagutzen du lanik ezagunena, orain arte gaztelaniara, frantsesera eta ingelesera itzuli baita.

Iturria: Wikipedia

Erreferentziak

"Herri moduan iraun dugulako zabal dezakegu gaur ardo botila on bat" (Elkarrizketa Elgoibarren.net webgunean)

Xamar Euskara Elkarteen Jarunaldian (2010eko otsaila)

Euskararen jendea. Gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza (2006)

Mikel Zalbide

 

Argazkia: www.udaltop.com

Hizlariaz

(Donostia, 1951)

Euskal hizkuntzalari eta soziolinguista da.

Ingeniaritzako goi-ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitatean. Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zen eta UZEI sortu zenetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zen. 1981. urtean Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean hasi zen lanean, eta ordutik Euskara Zerbitzuaren buru da.

1983. urtean Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen, eta 2006an, berriz, euskaltzain oso.

2008an abian jarri zenetik, Euskararen Historia Soziala aztergai duen egitasmoko Zuzendaria da (Joanes Etxeberri egitasmoa).

Soziolinguistikaren eta hizkuntzaren soziologiaren alorrean ibilbide luzea egin du, alde teorikoan zein praktikoan, eta hamaika kongresu eta topaketatan izan da hizlari, Euskal Herrian zein Europan barna.

Erreferentziak

Ahuldutako Hizkuntza Indarberritzea: teoriak zer dio? (erabili.com, 2003)

Joshua A. Fishman-en RLS edo HINBE (erabili.com, 2004)

Normalización lingüística y escolaridad: un informe desde la sala de máquinas (RIEV aldizkaria 43, 1998)

Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan (Udaltop, 2009)

Iñaki Martinez de Luna

Hizlariaz
(Gasteiz, 1950)

Soziologian doktorea (Deustuko Unibertsitatean).

Hizkuntzaren Soziologian aritua, bereziki hizkuntza gutxituen inguruan. Soziolinguistika Klusterraren lehendakari ohia. HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondoko eta LINGUANET ikastaroaren zuzendari. Euskal Herriko Unibertsitatean soziologia irakasle da gaur egun.

Bat Soziolinguistika aldizkariaren eta Inguruak soziologia aldizkariaren argitalpen-batzordeko kide eta kolaboratzailea da. Argia aldizkarian iritzigilea da. Eusko Ikaskuntzako kidea eta Eusko Entziklopediaren zuzendaria.

Iturria: Euskonews

Erreferentziak

"Hizkuntzekiko motibazioen ekarpenak inguruneak ezarritako baldintzen aurrean" (BAT soziolinguistika aldizkaria 18, 1996)(

"Euskal Herriko gaztetxoen hizkuntz egoera aztertzeko eredu orokorraren proposamena" (BAT soziolinguistika aldizkaria 40, 2001)

"Euskararen kale-erabilera Araban: 1989-2006" (BAT soziolinguistika aldizkaria 64, 2007)

Baxok eta beste. Euskal nortasuna eta kultura, XXI. mendearen hasieran, Eusko Ikaskuntza, Donostia 2006

 Paula Kasares

Argazkia: Diario de Noticias, Mikel Saiz

Hizlariaz

(Iruñea, 1969).

Euskal Filologian (Deusto) zein Gizarte eta Kultura Antropologian (EHU) lizentziatua da. Antropologian Ikasketa Aurreratuetan diplomaduna da (UAB) eta gaur egun soziolinguistika alorrean doktoregai da NUPen.

Hizkuntz normalizaziorako teknikaria izan da Malerrekako Mankomunitateko eta Baztango Udaleko euskara zerbitzuetan.

1998tik 2000ra UEUko Soziolinguistika sailaren arduraduna izan zen eta 2001etik 2003ra bitartean Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria.

2003-2004 ikasturteaz geroztik NUPeko irakasle elkartua da Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean.

Erreferentziak

"Hizkuntza-kultura-gizartea hirukotea banaezina da" (Elkarrizketa Euskonews-en, 2010)

"Euskara Nafarroako karriketan 2006ko kale neurketaren emaitzen azterketa" (BAT soziolinguistika aldizkaria 64, 2007)

"Inkesta Soziolinguistikoaren zenbaki gorriak" (Argia aldizkaria 64, 2009)

5 status diferentes para la lengua vasca y los derechos lingüísticos (Linguapax kongresua, 2002)

Estibaliz Amorrortu

 

Hizlariaz
(Bilbo, 1969).

Euskal Filologian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritzan doktorea (University of Southern California)

Deustuko Unibertsitatean irakaslea da.

BAT soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordeko kidea da eta baita EHUko Munduko hizkuntza ondarearen UNESCO katedrako kide ere.

UNESCO Etxeak burututako Munduko Hizkuntzei Buruzko Txostenaren batzorde zientifikoko kide izan zen (2005)

Erreferentziak

Amorrortu eta beste. Erdaldunen euskararekiko aurreiritziak eta jarrerak. Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzua. 2009. Gasteiz.

Hizkuntz aldakortasuna eta identitatea (Mendebalde Kultur Alkartea jardunaldia, 2003)

Basque Sociolinguistics: Basque Language, Society and Culture (Reno: Center for Basque Studies, 2003)

"Elkartasuna eta estatusa hizkuntz jarreretan: euskararen erabilera aurreikusten?" (BAT soziolinguistika aldizkaria 40, 2001)

Jordi Solé i Camardons

 

Argazkia: www.vilaweb.cat

Hizlariaz

(Oliana, 1959)

Filologo eta soziolinguista katalana da.

Gaur egun hizkuntza eta literatura katalaneko irakasle aritzen da eta 2005az geroztik aholkulari ere bada LIC-en (Llengua, Interculturalitat i Cohesió social).

Lluis V. Aracilen ikasleetako bat izan zen eta soziolinguistikaren didaktikari buruzko, zein oinarrien inguruko, hainbat ikastaro eman ditu unibertsitatean zein beste hezkuntza mailetan.

Soziolinguistika arloan eskuliburuak eta saiakera landu ditu, eta horrez gain, Kataluniako soziolinguista aintzindarien diskurtsoari buruzko azterketak ere egin ditu.

Berak idatziak dira, besteak beste, Iniciació a la Sociolingüística (1992), El poliedre sociolingüístic (2001) eta Diccionari de Sociolingüística (2001) (R. Sanz eta F. Ruiz-ekin batera).

1991ean UEUk argitaratutako Soziolinguistika gazteentzat liburua, berak 1988an argitaratutako Sociolingüística per a joves lanaren itzulpena da.

Erreferentziak

Sole i Camardons, J. Soziolinguistika Gazteentzat (UEU-EKB, Bilbo, 1991)

"Les idees i les propostes dels precursors de la sociolingüística catalana" (Noves SL aldizkaria, 2002)

Jordi Sole i Camardons (Escriptors.cat webgunean)

Jordi Sole i Camardons (Wikipedia)

Txerra Rodriguez

 

Argazkia: euskarairakasleak.ning.com

Hizlariaz

(Derio, 1977)

EMUNeko teknikaria da gaur egun eta, bertan besteak beste, Lantalan blogaren kudeatzailea.

Garaigoikoa soziolinguistikari buruzko blogaren sortzaile eta arduraduna da. Besteak beste, BAT aldizkariaren eta Soziolinguistikaz berripaperaren jarraitzaile eta dibulgatzaile da bere blogaren bitartez.

Derioko Tximintx euskara elkarteko kide da eta bertako blogeko partaidea.

Erreferentziak

Garaigoikoa. Hizkuntzaren soziologia, soziolinguistika eta beste

Jaqueline Urla

 

Argazkia: www.umass.edu

Hizlariaz

(Kansas, 1957)

Kultur Antropologian doktorea (Berkeley Unibertsitatea,California; 1987) Tesiaren izenburua: Being Basque. Speaking Basque: The Politics of Language and Identy in the Basque Country.

Irakaslea da Massachusetts Amherst-eko Unibertsitatean: Europa modernoari buruzko ikasketen zuzendaria.

Azterketa kulturaletan,nazionalismo eta genero kontuetan, antropologia bisualean eta linguistikoan espezializatutako ikerlaria.

Euskararen inguruko soziolinguistika ikerketan aritua.

Erreferentziak

"Hizkuntza eta nortasuna Txillardegiren lanean: ondaretik praktikara" (BAT soziolinguistika aldizkaria 71, 2009)

Oso gutxi dakigu oraindik euskara hiztunek noiz eta nola hitz egiten duten euskaraz(Elkarrizketa Euskararen Berripaperean, 2003)

Being Basque, speaking Basque: the politics of language and identity in the Basque Country (Argitaratu gabeko doktorego tesia. University of California, Berkeley; 1987).

Kafe Antzokia: the Global meets the Local in Basque Cultural Politics (Papeles del CEIC, 10. Zenb. EHU, 2003)

Benito Fiz

Argazkia: www.nickdutnik.com

Hizlariaz

AEKko didaktika saileko langilea da.

Karrajua eta Atoan blogen arduraduna da.

Erreferentziak

Ikasgelatik plazara hizkuntzaren normalizazioari helduen euskalduntzetik heldu nahian.(BAT soziolinguistika aldizkaria 62, 2007)

Karrajua.org nickdutnik telebista saioan. (Bideoa)

Julen Arexolaleiba

 

Argazkia: www.mondragon.edu

Hizlariaz

(Arrasate, 1962)

Irakaslea eta psikopedagogoa da. Soziolinguistikan autodidakta.

o Gaur egun MUren HUHEZI fakultatean magisteritzan irakasle, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondoaren koordinatzaile eta Sorguneak ikertegiko kidea da.

Soziolinguistikaren eremuan ibilbide luzea egin du. 1989tik 1994ra argitaratu zen Jazten soziolinguistikaren inguruko aldizkariaren zuzendaria izan zen.

90eko hamarkadan zehar Adorez eta atseginez mintegiaren zuzendari izan zen.

1997an EMUN Koop. E.-ren sortzaileetako bat izan zen.

1996tik 2005era Ulibarri programan aholkulari izan da.

Erreferentziak

Esku era: Egin eta eragin (subordinazioaren kontra, euskara elkarteetatik (Topagunearen jardunaldiak, 2009; bideoa)

EKT graduondoan 2010-11-04an emandako hitzaldiaren laburpena (Bideoa- MU)

"Soziolinguistika aplikatua" (BAT soziolinguistika aldizkaria 37, 2000)

"Europan eta munduan aniztasuna: etorkizuna = etorkintasuna?!" (BAT soziolinguistika aldizkaria 52, 2004)

"Gure eragin eremua gizarte zibilean dago eta ez botere gunean" (Elkarrizketa Berrian, 2009)

Sorguneak ikertegiaren lanak