Maria-Jose Azurmendi irakasleari omenaldia egin diote Euskal Herriko Unibertsitatean

Pasa den ostiralean, irailaren 24an, UPV-EHUk omenaldi-ekitaldi
bat eskaini zion Maria Jose Azurmendi irakasle katedradunari,
Psikologia Fakultateko Gradu aretoan, Donostian.

Maria-Jose Azurmendi irakasleak erretiroa hartu zuen unibertsitatean
2009-2010 ikasturtearen amaierarekin batera, eta bere lankideek eskertza-ekitaldi
hau eskaini nahi izan diote. Lerro hauen bitartez, ekitaldi horren berri ematera
gatoz gu ere, Soziolinguistika Klusterrean Maria Jose aspalditik hurbileko
lankide dugun aldetik.

Ekitaldian parte hartu zuten Juan Jose Arrospidek (UPV-EHUko
Irakasle titularra), Nekane Arratibelek (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko
Dekanoa), Arantxa Azpirozek (Psikologia Fakultateko Dekanoa) eta Jon Irazustak
(UPV-EHUko Euskara Errektoreordea).

Bertan izandako hizlariez gain gerturatzerik izan ez zuten
hainbat irakasleren idatziak ere irakurri ziren, esate baterako, Richard Bourhisen
mezu ederra, besteren artean. Maria-Josek denen hitzak eskertuz hitz eman zuen
bere ibilbide berrian ere, lankidetza eskaintzeko prest jarraitzen duela.

BI ASTEAN BEHIN
ZURE EMAILEAN