HELBURUAK

Soziolinguistika Klusterrak ikastaroa antolatu
du EHUko udako eskaintzaren barnean. Helburu nagusi gisa euskararen inguruko komunikazio-proiektuen
eragina neurtzeko eta hobetzeko tresnak eskaintzea izango du. Pilar Kaltzada (Innobasque)
eta Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) izango dira zuzendariak eta bi egunetan
zehar hainbat adituren ekarpenak jasotzeko aukera izango da. Ikastaroa Donostiako
Miramar Jauregian
burutuko da ekainaren 22 eta 23an.

Helburu nagusira heltzeko, bitarteko helburu gisa ondorengoak
finkatu dira:

• Komunikazioaren elementuak ezagutzea. Funtsezko
eta oinarrizko komunikaziorako abiapuntua zein den, zein bitarteko erabiltzea
komeni den. Xede-taldea eta helburuak adierazle soziolinguistikoen arabera
identifikatzea.

• Diskurtso egokia eraikitzeko irizpideak ematea:
irudien, balioen eta jarreren azterketa. Sormena eta irudimena garatzeko
teknikak ezagutzea.

• Proiektuen errentagarritasuna neurtzeko
tresnak eskuratzea: adierazle-sistema ezagutzea

• Komunikazio tresnak aztertzea. Euskarri mota,
teknologia berrien garrantzia: web guneei errentagarritasuna bilatzen, doako
erreminten eraginkortasuna neurtu, areagotu eta baliatu.