IRAKASLEEI BURUZKO INFORMAZIOA

 

Belen Uranga

Hizlariaz

(Zumaia, 1961)

Euskal Filologian lizentziatua (EHU)

Soziolinguistika Klusterreko teknikaria

Munduko eta Euskal Herriko hizkuntza-aniztasunaz ikerketa-lanak egin ditu.

Munduko hizkuntza anztasunaren UNESCO Katedrako baztordekide

Erreferentziak

Martì, F.; Ortega, P.; Idiazabal, I.; Barreña, A.; Juaristi, P.; Junyent, C.; Uranga, B. y Amorrortu, E. 2005: Hizkuntzen mundua. Munduko Hizkunzei buruzko txostena, 2005. UPV-EHU. Bilbo.

Barreña, A.; Uranga, B.; Idiazabal, I.; Izagirre, E.; Amorrortu, E. y Ortega, A. 2005: Europako hizkuntzak. UNESCO Etxea. Bilbao

Uranga, B.; Barreña, A.; Idiazabal, I.; Izagirre, E.; Amorrortu, E. y Ortega, A.; Izagirre, E. (Ed.) 2007: Amerikako hizkuntza aniztasuna, Mexikotik Hego Konoraino / La diversidad lingüística en América, de México al Cono Sur. EREIN. Donostia.

Uranga, B. Aierdi, X. Idiazabal, I. Amorrortu, I. Barreña, A. Ortega, A.. 2008: Hizkuntzak eta immigrazioa. Ikuspegi, AMARAUNA-UNESCO Etxea

Uranga, B., Maraña, M. (Ed.)2008: El futuro de las lenguas, Diversidad frente a uniformidad. Madril, Catarata.

 Pilar Kaltzada
Hizlariaz
(Donostia, 1970)

Kazetaritzan lizentziatua (EHU).

Innobasque, berrikuntzaren euskal agentziako komunikazio-zuzendaria.

Komunikazio arduradun gisa jardun du hainbat erakunde pribatu eta publikotan: Elhuyar fundazioa, Bilbao Bizkaia Kutxa, Udako Euskal Unibertsitatea, Bai Euskarari kanpaina,...

Zientziaren dibulgaziora bideratutako hainbat proiektutako partaide: CEIT, Elhuyar, Zientziaren Kutxagunea,..

Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile.

 

Iturria: Innobasque

Erreferentziak

"Gaurko komunikazioa biharko gizarteari begira" aurkezpena NUPko Uda Ikastaroak 2009

"Berrikuntza eta hizkuntzen kudeaketa enpresan" bideoa IMH 30+10 jardunaldia 2008

"Papera eta internet" mahai borobila. Zuzeu albistaria 2010

Elkarrizketa ETBko Kalifornia saioan 2010

  Joxerra Garzia
Hizlariaz
(Legazpi, 1953)

Filosofian eta kazetaritzan lizentziatua eta ikus-entzunezko komunikazioa eta publizitatean doktore (EHU) "Gaur egungo bertsolarien baliabide poetiko-erretorikoak" tesiarekin.

EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean irakaslea.

Literatura lanak idatzi ditu (poesia, ipuinak,...)Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izandakoa. Alberdania argitaletxeko Zer berri sailaren zuzendaria.

Bertsolaritzari lotutako ibilbide luzea du: gai-jartzaile, antolatzaile, telebista eta irrati programen zuzendari,...

Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile.

Euskararen aholku batzordeko kide. Besteak beste "Euskararen kalitatea" txostenaren egileetako bat izan zen.

2009an Abaddia saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.

 

Iturria: www.gipuzkoaeuskara.net

Erreferentziak

Garzia, J. Jendaurrean hizlari. Alberdania. 2008. Irun

Euskararaen Aholku Batzordea. Euskararen Kalitatea. Eusko Jarlaritza. 2004. Gasteiz.

  Joseba Kamio
Hizlariaz
(Pasaia, 1968)

Kazetaritzan, Publizitate eta harreman publikoetan eta antropologian lizentziatua.

2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako komunikazio arduraduna.

Euskal Herriko Unibertsitatean eta Mondragon Unibertsitatean irakasle.

Harman komunikazio eta marketin enpresaren zuzendaria da.

 

Iturria: Harmanweb.com

Erreferentziak

"Gure gaitasunean ez sinestea etnozidioaren ulerkerarik grabeena da" elkarrizketa. Argia 2009-09-13. 2197.zenb

  Iñaki Iurrebaso
Hizlariaz

(Legazpi, 1967). Soziologian lizentziatua.

Donostiako Udalean soziologo lanetan aritua 9 urtez (1992-2001).

Aztiker Ikeguneko sortzaile-taldeko kide eta bertako zuzendari tekniko (2001-2010).

Erreferentziak

Oarsoaldeko mankomunitateko euskara zerbitzuaren kanpainen oihartzuna, 2008 (Argitaratu gabea).