Auñamendi Eusko Entziklopedia- Soziolinguistika atala

Eusko Ikaskuntzak Auñamendi Eusko Entziklopedia sarean eskuragarri jarri du. Bertan Euskal Herriari buruzko 150000 artikulu eta 500000 dokumentutik gora aurki daitezke. Bernardo Estornes Lasaren Auñamendi Entziklopedia izan du oinarritzat. Teknikoki erabilgarritasun handiko webgunea da; irudiz eta loturaz hornitua eta bilaketetarako erraztasunak ematen dituena.

Soziolinguistika Klusterrak du Entziklopediako soziolinguistikari buruzko atalaren ardura. Atal honetan Soziolinguistika Eskuliburuaren edukiak jasotzen dira besteak beste. Aurrerantzean ere, edukiak berrikusi, eguneratu eta osatzen jarraituko da.

Arkaitz Zarraga, Jean-Baptiste Coyos, Jone M. Hernández, Lionel Joly, Imanol Larrea, Loren V. Martínez, Belen Uranga eta Paul Bilbao izan dira Soziolinguistika Eskuliburuaren egileak.

Soziolinguistikari buruzko atala. Auñamendi Eusko Entziklopedia