SAIOEI BURUZKO INFORMAZIOA

 

KARMELE PEREZ LIZARRALDE (HUHEZI- MU)

Normalizazio Kasu Aurreratuak: zergatik
eta zertarako

Hizlariari buruz...

Arrasate

Euskal Filologian lizentziatua.

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean dihardu lanean azkeneko
10 urteetan.

Aurretik ere irakasle lanetan ibilia, bigarren hezkuntzan.

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren zuzendaria da 2007az
geroztik.

Saioari buruz...

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri
erantzun nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen
Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.

Proiektuaren helburu nagusia euskara planekin abiatu diren erakundeen
esperientzia eta ezagutza bildu eta zabaltzea da. Ezagutzaren Klusterrak
egindako Kudeaketa Aurreratuko Enpresak argitalpenak eredu hartu eta soziolinguistika
arlora egokitu ditugu. Honela, kudeaketan eredugarri diren kasuen ordez,
euskararen normalizazioan eredugarri direnak aztertzen dira hemen.

Proiektuak urtero bi kasu argitaratu ditu. Hauek dira orain arte argitaratutakoak:

IMH, Makina Erremintaren Institutua

Bergarako Udala

ELAY Taldea

EIKA Koop. E.

Gehiago jakiteko...

Normalizazio
Kasu Aurreratuak

 

 

EDURNE BILBAO MAIZA eta ISUSKO DIEZ TORRE (IMH)

Normalizazio Kasu Aurreratuak: IMH

Hizlariari buruz...

Edurne Bilbao Maiza, Elgoibar

Zuzendaritzako Idazkaritzako ikasketak

IMHko langilea sorreratik eta bertako komunikazioburua 2000tik.Zuzendaritzako
kidea.

IMHko GOAZEN euskara planaren koordinatzailea sorreratik.

BIKAIN ziurtagiriaren ebaluatzailea 2008an.

Isusko Diez Torre, Deustu

Euskal Filologian lizentziatua

AEK-ko langilea 1996tik. 2005a arte irakasle eta trebatzaile lanetan
aritua. Geroztik euskara teknikari lanetan AHIZE-AEKn.

Egun IMH eta GARAPEN euskal agentzien elkarteko teknikaria eta AEK-ko
beste normalizazio proiektu batzuetako arduraduna.

BIKAIN ziurtagiriaren ebaluatzailea 2008an.

Saioari buruz...

IMH aurkeztu: kokapena, egoera soziolinguistikoa, IMHk eskaintzen
dituen zerbitzu eta produktuak.

Euskara planaren sorrera, helburu nagusia eta garapena: zergatik hasi,
nora jo eta nola egin duen bidea.

Erabilitako metodologia: 7 programen metodologiaren azalpena

Planeko emaitza nagusiak eta balantzea azaltzea.

Egungo eta etorkizuneko erronkak: Hizkuntzak kudeatzeko sistema, pertsonak,
eleaniztasuna.

Gehiago jakiteko...

Normalizazio
Kasu Aurreratuak: IMH

www.imh.es

www.aek.org

 

ESTEPAN PLAZAOLA (Bergarako Udala)

Bergarako Udala: 20 urte herria eta udala
euskalduntzen

Hizlariari buruz...

Filologian lizentziatua eta itzultzailea,

AEKn jardun zuen irakasle.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean trebatzaile eta IVAPen administrazioko
hizkuntza eskakizunak lantzen eta finkatzen aritutakoa..

Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuan dihardu lanean azkeneko 20 urteetan.

Saioari buruz...

20 urte pasa dira Bergarako Udalak Euskara Zerbitzua sortu eta hizkuntza
normalkuntzako lanari ekin ziola. Harrez gero, hainbat programa eta egitasmo
bideratu izan ditu helburu argi batekin: Udaleko eta herriko ohiko hizkuntza
euskara izatea. Urte horietan egindako lanaren ildo nagusiak azalduko
dira aurkezpenean.

Gehiago jakiteko...
Normalizazio
Kasu Aurreratuak: Bergarako Udala

 

 

NEKANE GOIKOETXEA AGIRRE(Soziolinguistika Klusterra)

EraLan2 ikerketa-proiektua: Lidergoa
aztergai

Hizlariari buruz...

(Deba) Andoainen bizi da gaur egun.

Euskal Filologian lizentziatua eta Hezkuntza Zientzietan doktorea.

EMUN Koop. E.n jardun zuen teknikari eta baita Debako Udalean ere.

Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan dihardu lanean azkeneko 9 urteetan.

Eralan2 proiektuaren zuzendaria da 2008az geroztik.

Saioari buruz...

2006an ekin zitzaion EraLan ikerketa-proiektuari. Helburua, lan-munduko
hizkuntza plangintzen gainean ekintza-ikerkuntza egitea zen. 2008an proiektuaren
2. faseari ekin diogu, oraingoan lidergoa aldagaian zentratuta. Hizkuntza
kudeaketa erakunde ezberdinetan dituzten teknikariak daude lantaldean,
hala nola, AFA, Ahize-Aek, Artez, Bermeoko Udala, Elhuyar Aholkularitza,
Emun, GFA eta Kutxa. Ikastaro honetan, erakunde hauek egindako analisia
konpartitu eta martxan jarriko dituzten interbentzioen berri emango da.

Gehiago jakiteko...
EraLan-i buruzko informazioa: http://www.soziolinguistika.org/eralan

Lidergoari buruz egindako formazio-saioei buruzkoa: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/3769

II. Euskal Soziolinguistika Jardunaldian EraLan-i buruz egindako aurkezpena:
http://www.soziolinguistika.org/eralanjar/Lidergoa.pdf

 

 

AGURTZANE LOIDI LARRAÑAGA eta FELIPE IÑARRA LASKURAIN
(Elhuyar)

Ahalmentzea (empowermenta) euskara-planetan:
egindako ibilbidea

Hizlariari buruz...

Agurtzane Loidi Larrañaga. (Bergara, 1967) Antzuolan
bizi da gaur egun.

Irakaskuntzan jardun zuen.

1995etik Elhuyar Aholkularitzan dihardu.

Euskal Herrian egindako lehen euskara-planean teknikari, Elay enpresan.
Beste hainbat enpresatako euskara-planetan ere teknikari jardun du.

2003tik 2008ra Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusia.

 

Felipe Iñarra Laskurain. (Bergara, 1969). Gorlizen bizi da gaur
egun.

Irakaskuntzan eta liburugintzan jardun zuen.

2005etik Elhuyar Aholkularitzan. Teknikari hainbat euskara-planetan,
enpresa, udal eta udalerritan.

Saioari buruz...

Aurreak erakusten digu, beti esango genuke, atzeak zelan egin behar
duen dantza. Enpresetako euskara-planak 18 urtean aldatu egin dira, doitu.
Eta haien barruko lokailuek, pertsonek zein faktoreek, ez dute plana berdin
bizi.

Hitzaldiaren funtsa horixe izango da. Euskara-plana duten enpresetako
pertsonak eta erakundeak berak zelan bereganatu dituzten planek emandakoak,
zelan jabetu diren haietaz, zelan daroatzaten aurrera...

Hori aztertzeko iturri bi erabiliko ditugu: gure esperientzia eta enpresetako
aktoreek dioskuena. Haiengan oinarritu nahi dugu gure ikerketa eta haiei
eman nahi diegu hitza.

Gehiago jakiteko...
www.elhuyaraholkularitza.net

 

 

KEPA ATUTXA EGILUZ (Egaratu)

EGE.- Enpresen Gizarte Erantzukizuna.
Euskararen ardura, ere, lantzeko tresna

Hizlariari buruz...

(Zeanuri)

Ekonomialaria, Gizarte Antropologoa, Soziologian Ikertzailea.

Marketing eta kudeaketa sistematan urte luzez aritua.

Gaur egun enpresa kudeatzailea.

Saioari buruz...
  • Kontzeptuak eta terminologia
  • Interes taldeak (stakeholders), Barruko pertsonak, Hornitzaileak,
    Bezeroak, Gizartea.
  • Erosketak, pertsonalaren kontratazioa eta kudeaketa, kontsumoa, Inbertsioak.
  • Balantze hirukoitza. EGEren dimentsioak eta ezaugarriak
  • Mehatxuak eta aukerak: Kontsumo gizartea, Globalizazioa, e.a.
  • Portaera etikoa
  • Urteroko memoria. Asebetetze adierazleak. Neurketa sistemak.
  • Gaur egungo joeren adibidea: Itsaso Urdinen estrategia.
  • Talde eztabaida
Gehiago jakiteko...

Hurbilketa interesgarri bat:

PORTER, M. eta KRAMER, M.: “Strategy and Society. The link between
competitive advantage and corporate social responsibility”. Harvard
Business Review. (2006) abendua, 1-15.

 

 

ABEL IRIZAR MANTZISIDOR (Emun)

Ekolinguistikaren diskurtsoa lan munduan

Hizlariari buruz...

Elgoibar, 1979. Mutrikun bizi da gaur egun.

Enpresa zientzietan diplomatua.

Elgoibarko Izarra kultur elkartean hasi zen euskalgintzan, euskara teknikari
lanetan hitzarmengintza arloko GUREAN BAI proiektuan, 7 urtez.

Gaur egun EMUN kooperatibako proiektu-arduradun lanetan dihardu. Fagor,
ULMA eta Antzuolako enpresetako euskara planetan izan du lan esperientzia
hizkuntza aholkulari modura.

HIZNETeko sakontze-egitasmoan ekolinguistikaren diskurtsoa landu du,
Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren nazioartekotzea oinarri hartuz.

Saioari buruz...

Enpresen hizkuntza-kudeaketarako ekolinguistikaren printzipioa onuragarria
izan daitekeela azaltzea da saioaren helburua.

Saioaren lehenengo zatian globalizazioaren aro honetan hizkuntza gutxituek
bizi duten egoeraren diagnostiko laburra egingo da eta ekolinguistika
zer den azalduko da. Ondoren, enpresen gizarte erantzukizuna ardatz modura
hartuz, hizkuntzen garapen iraunkorraren kontzeptua enpresen hizkuntza-kudeaketan
txertatzeko arrazoiak eta bideak azalduko dira. Amaitzeko, nazioartekotuta
dauden enpresei begirako jarraibide eta aholku teoriko-praktiko batzuk
aurkeztuko dira.

Gehiago jakiteko...
Irizar
Mantzizidor, Abel (2007). Proposamen ekolinguistiko bat Fagor Etxetresna
Elektrikoak kooperatibaren nazioartekotzerako. Hiznet 06-07ko sakontze egitasmoa
(argitaratu gabe).

 

 

MARIFER GOROSTIZA NARBAIZA (Lasarte-Oriako Udala)

Enpresak euskarara erakartzeko diskurtsoa,
Buruntzaldeko esperientziatik

Hizlariari buruz...

Irakasle ikasketak Eskoriatzan

Euskal Filologia EHUn, Gasteizen.

Euskalduntze-alfabetatze lanetan 22 urtez.

Azkeneko 6 urteak Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuan, enpresa munduaren
alorrean, eta esparru horretan Buruntzaldeko hainbat lanetan koordinatzaile.

Saioari buruz...

Euskararen erabilera normalizatzeko sustatze lanetan eman ditudan
azken 6 urte hauetan, hamaika buelta eman diot erabili beharreko argudioen
gaiari, eta horren azterketan nago oraindik murgildua.

Asko esan eta idatzi da gaiaren inguruan. Entzundakoak eta irakurritakoak
jasota saiatu naiz argudioen poltsa berria eratzen eta praktikan jartzen.
Hasieran erabiltzen nituenak eta orain erabiltzen ditudanak zeharo ezberdinak
dira, baina oraindik ez dauzkat guztiak nirekin, findu beharra edo sentitzen
dut.

Gehiago jakiteko...

Gorostiza,
M.. Nola sustatu euskara uda?????G??º??lerriko enpresetan, Lasarte-Oriako esperientzia
(2008) Lasarte-Oriako Udala

 

 

ESTIÑE ASTORKIA KORTABITARTE eta BITTOR ZARRABEITIA BENGOA

Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzuak merkataritzan
garatutako kanpainaren ibilbidea

Hizlarieii buruz...

Bittor Zarrabeitia Bengoa: Gernika-Lumon jaioa (1960),
Euskara Irakaslea (Labayru Ikastegia, 1979-1983), Gernika-Lumoko Udaleko
Itzultzailea eta euskara/kultur dinamizatzailea (1984), Zuzenbidean Lizentziatua
(1986), Hizkuntza Normalizaziorako Teknikaria (1994tik gaur arte).

Estiñe Astorkia Kortabitarte: Ispaster (1980). Gaur egun Ajangizen
bizi da. Euskal Filologiako ikasketak, (Pedagogiako ikasketak burutzen);
Gernika-Lumoko Udaleko euskara dinamizatzailea (2006tik gaur arte); Artez
Euskara Zerbitzuko teknikaria (2005etik gaur arte) :merkataritza planen
koordinatzailea eta zenbait enpresa eta erakundetako euskara planen kudeatzailea.
Bikain ziurtagiriaren ebaluatzailea 2008an

Saioari buruz...

Gernika-Lumoko merkataritza planaren ibilbidea. 1993tik gaur egun
arteko bilakaera eta etorkizuneko erronkak.

Herriko merkataritza, ostalaritza, eta enpresak euskalduntzen erabilitako
metodologian izandako aldaketa eta hobekuntzak, hausnarketa, eta aurrera
begirako erronka nagusiak izango ditugu hizpide.

  • Baliabideak
  • Zerbitzua eskaintzeko irizpideak
  • Ebaluazio sistemak
  • Estrategiak
Gehiago jakiteko...

www.gernika-lumo.net

www.artez.net