KRONIKA

II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia MIRAMON Kutxaesapazioan burutu zen Soziolinguistika Klusterrak antolatuta. Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzenduta zegoen eta bertan elkartu ziren ehun bat lagun. Landutako gaiak Euskararen ezagutza eta erabilerari buruzko datuek eta informazio eta komunikazio teknologien erronka. (IKUS EGITARAUA)

 

Honako galderei erantzuten saiatu ziren mahai-inguruan bildutako parte-hartzaileak: 2006ko datuetan oinarritutako IV Inkesta Soziolinguistikoak eta urte berean egindako Euskal Herriko Kale Neurketak emandako Datuek, zer diote? Zein da argazkia?

Mahai-inguruan parte hartu zutenak Erramun Osa (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza - Eusko Jaurlaritza), Itziar Elorza (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa) eta Fermin Lazkano (ikerlaria) izan ziren. Ateratako ondorioen artean honakoak azpimarra daitezke:

  • euskaraz dakitenen kopuruak gora egin duen arren Euskal Herrian elebidunen tipologia aldatu egin da;
  • euskararen erabilerak gora egin du esparru formaletan baina hurbilekoetan ez da horrela izan; batzuetan jaitsi ere jaitsi da;
  • orokorrean, euskara gehiago erabiltzen da orain, duela 20 urte baino baina proportzioa aldatzen ari da: “sareak xaretzen ari direla, alegia.
  • datozen urteetan hizkuntza politikak ezin bestean tokian tokira egokitzera eta euskara hautatzeko motiboen atzean zer dagoen sakontzera bideratu behar lirateke

Nekane Goikoetxeak (euskara teknikaria eta ERALAN proiektuaren zuzendaria) gidaturiko tailerrean lantokiko erabileran lidergoaren bidez nola eragin aztertu zen, eta Iñaki Martinez de Lunak (UPV-EHUko irakasle eta ARRUE proiektuaren zuzendaria) zuzendurikoan eskola eremuko jolaslekuetako erabilera

ERALAN tailerreko ondorio nagusiak:

 

  1. Lidergo partekatua eraldaketa eragiteko bide gisa hautatu da EraLan-en, 2006-2008ko esperientzian oinarrituta.
  2. Lider eredu bezala, lidergo eraldatzailearen ezaugarriak proposatu dituzte adituek.
  3. Mapa aldatu, pertsona da zentroa. Arreta besteengan jarri behar dugu. Psikolinguistikaren beharra.
  4. Hitzaldiaren helburua estimulua izatea. Edukien flash-ak. Informazio gehiago: www.soziolinguistika.org/eralan
     
  1. Jolaslekuan, ikaslearen erabilerak lotura gehiago du bere hurbileko harreman-sareen erabilerarekin (familia, lagunak…), bere ezaugarri indibidualekin baino.
  2. Ikasle baten eskolako erabileran, bere gela edo taldearen erabilera-joera gainerako ezaugarri guztiei nagusitzen zaie.
  3. 11-12 urteko neskek mutilek baino gehixeago erabiltzen dute euskara. Gelan zein jolaslekuan, 5 bat puntu gehiago.
  4. Lan-saioko parte hartzaileen hipotesi bat: Ikastetxea – Aisialdia – Familia: 3 horietatik 2 ez badira euskaraz, ikasleak nekez izango du erraztasuna euskaraz.

Beste aldetik, gertatzen ari diren komunikazio-moduen aldaketen aurrean azterketa eta prospekzioa egin da, hau da, komunikazio gizartean, teknologia berrien erabilerak egiazki eragin zuzenik ote duen aztertu da hizkuntza-berritzean eta belaunaldien arteko konexioan. Gainera, Kataluniako esperientzia euskararentzat ere baliagarria den ikustea izan da beste helburua.

Gai horien inguruan Vicent Partalek (Kazetaria, Vilaweb gunearen sortzaile eta zuzendaria) azpimarraturiko ideiak gaur egun, hizkuntzak ezin dira “bertan” soilik normalizatu, nazioartean eta ziberespazioan leku bat lortu gabe; Hizkuntza bat “global” bihurtzeko asmatu behar da lotzen ekimen nazionala eta erabiltzaile lokalak eta nazioarteko errekonozimenduak katalanaren sare lokala indartzen du (prestigioa, autoestima). Horretarako ikusi egin behar zaituzte, ikusarazi egin behar zara.

 

Teknologia berriak eta euskararen erronka Iratxe Esnaola (Deustuko Unibertsitateko irakasle eta PuntuEus elkartearen sustatzailea) eta Gorka Julio (Informatikari Ingeniari Teknikoa) aritu ziren hitzaldi eta mahai-inguruan; honakoak nabarmendu zituzten:

  1. Euskaldunak interneten egotetik izatera pasatzea beharrezkoa da.
  2. Barrura eta kanpora begira bi pauso eman behar dira: Komunitatea definitzea eta ordezkatzen duen ikur bat ematea.
  3. Sare deszentralizatuak sustatu behar dira: bitartekaririk gabeko harremanak.
  4. Komunitateak elkarrekin lotu behar dira. Ziberekintzaileak izan behar gara!

Jardunaldia Soziolinguistika Klusterrak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Gipuzkoa Donostia Kutxaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

 

 

Babesleak:

 

[img_assist|fid=34392|thumb=1|alt=GFAtxikia]  

[img_assist|fid=34467|thumb=1|alt=KUTXALogoa]  

 

Laguntzailea:

[img_assist|fid=34473|thumb=1|alt=KulturaSailaEJLogoa2.bmp]