Zenbakia

Kale Neurketaren V. neurketa, 2006. Emaitz…

PDF formatuan eskaintzen da.

HITZAURRE GISA 64 ZKIA

Olatz Altuna


Euskal Herriko Kale erabileraren neurketa. Ikerketaren nondik norakoak

Olatz Altuna


2006ko Hizkuntzen kale-erabileraren neurketa: aurreikuspenak eta emaitzak

Kike Amonarriz GorriaORCID profila

Kike Amonarriz Gorria

kikeamonarriz@gmail.com
Euskaltzaleen Topagunea
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-9956-5989ORCID profila


Euskararen kale erabilera Bizkaian

Patxi Juaristi
2001etik gauzak ez dira asko aldatu Bizkaian, euskararen kale erabilerari dagokionez. Urte hartan gutxi gora-behera hamar bizkaitarretik batek (%11) euskaraz hitz egiten zuen kalean, eta bost urte beranduago, 2006an, antzerako egoerarekin aurkitzen gara. Alegia, gaur egun ere hamar bizkaitarretik batek (%10,4) euskaraz berba egiten du kalean. Orain dela bost urte bezala, Euskal Herriko herrialdeen artean, Bizkaia tarteko egoeran dago euskararen kale erabilerari dagokionez; izan ere, bizkaitarrak gipuzkoarrak (%32,7) baino erdaldunagoak dira, baina arabarrak (%4,7), nafarrak (%6,6) eta iparraldekoak (%4,6) baino euskaldunagoak.


Euskararen kale-erabilera Araban: 1989-2006

Iñaki Martinez de Luna


Euskararen kale erabilera Gipuzkoan

Jose Felix Diaz de Tuesta


Euskara Nafarroako karriketan 2006ko jake neurketaren emaitzen azterketa

Paula Kasares


Euskararen kale erabileraren V. neurketaren emaitzez Ipar Euskal Herrian

Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Laugarren aldikoz, Soziolinguistika Klusterrari esker, Ipar Euskal Herriko kaleetan euskararen erabilerari buruzko neurketa bat badugu, herrialde horrentzat lau urtean behinko neurketa hori 1993an hasi zelarik. Azken datuak 2006ko urrian bilduak izan dira. Datu horiek zinez baliagarri eta beharrezkoak dira jakinez egiazko ahozko erabilerari buruzkoak bakarrak direla, Euskal Herri osoa kontuan hartzen dutenak. Emaitzak behaketa zuzenaren bidez bilduak dira eta ez, beraz, aitorturiko erantzuni esker moldatua den ohizko inkesta soziolinguistiko baten bidez, ustezko gaitasuna edo erabilera bilduz. Hortan da segur lan horren berezitasun handiena. Egiazko erabilera, hizkuntzaren erabileraren alor txiki bat gutxienez neurtua da.


Euskararen erabileran kale

Xabier Isasi Balanzategi
Demagun hamar hiztunetatik batek euskaraz egiten duela. Euskararen presentzia, bada, %10koa dela esan dezakegu. Ondo. Baina hori zer da asko ala gutxi? Hamar hiztun horien artean zenbat dira euskaraz dakitenak? Bazter dezagun euskaraz dihardun bakar horrek bakarrizketan dabilenik. Hori horrela, hamarreko horretan, gutxienik, bi euskaldun dago. Bi gutxienik eta hamar gehienez. Bi besterik ez balego euskaldunen proportzioak %20 doi-doi jotzen du. Euskaldunak %20 izatea eta kaleko erabilera %10raino iristea ez da bat ere datu txarra. Erabilera maila oso handia da, bistan da. Oro har, euskaraz egitea posible denean %50a erabiltzen da-eta.


Aurreko joeren baieztapena

Eguzki Urteaga
Sarrera 2006ko Euskararen Erabileraren V. Kale Neurketak aurreko inkestetan agertutako joera nagusiak baieztatzen ditu, ipar Euskal Herriari dagokionez behintzat, bai erabileraren mailan, bai erabileraren bilakaeraren mailan. Aitzitik, berezitasun batzuk agertzen dira, udalerrietako biztanleriaren eta adin-taldeen arabera, funtsean eraldaketa sozioekonomiko, jario migratorio eta hizkuntza politiken ondorioz.


Neurketaren konplexutasuna

Rosa Ramos
Euskararen Erabileraren Kale Neurketa konplexua da, izan ere, alderdi asko hartu behar dira kontuan metodologia zehazterakoan eta datuak aztertzerakoan. Datuak jasotzean martxan jartzen den makineriari ere ez zaio zailtasunik falta: neurtzaile asko eta prestakuntza saio ugari Euskal Herri osoko datuak epe laburrean jasota gera daitezen. Euskararen normalizazio prozesuaren diagnostikoa egiteko horren garrantzitsua den azterketa honek ez dauzka eskura mereziko lituzkeen baliabide ekonomikoak, eta, horregatik, berezko zailtasunari gehitzen zaio pertsona askoren lan desinteresatuarekin kontatu behar izatea. Eskerrik asko, beraz, neurketa bideragarri bihurtzen duten neurtzaile guztiei.


Kale erabilera datuak aztertuz, gazteei begira

Olatz Zabaleta
Euskararen erabileraren sustapenean aritzen garenok behar beharrezkoak ditugu aldian behin bilakaera soziolinguistikoak adierazten dizkiguten ikerketak. Ezagutza datuak izaten dira datu horietako batzuk eta azken urteetako bilakaera orohar baikorra da, batez ere Hego Euskal Herriari dagokionean eta haur eta gazteen arloan. Erabileraren gaineko kezka gero eta zabalduago dagoen honetan kale erabileraren neurketa ezinbesteko datua da eta ildo horretan Soziolinguistika Klusterrak gidatzen duen taldeak egindako lana eskertu beharra dugu. Datuei begira 2006ko urrian egindako V. Kale Erabileraren Neurketako datuek irakurketa gazi-gozoa eragin digute. Gozoa Euskal Herriko datu orokorrek, motel bada ere, gorazko joera adierazten dutelako; baita orain arte beherazko joera adierazten zuen Arabak ere joera aldatu eta gorazko bidea abiatu duela ematen duelako ere. Halaber, Nafarroa egonkor mantendu da oraingoan ere, Gobernuaren aldetik izan dituen laguntza eza eta traben gainetik.


Datuak ez dira beharko luketeen bezain onak

Aitziber Sarasola
Hasteko eta behin zorionak eman nahi nizkieke beste behin ere Soziolinguistika klusterreko kideei horrelako lana burutu izanagatik, izan ere beste behin ere datuok eskuartean edukitzeak zirrara berezia ekartzen baitu. Zirrara, etsipena, kezka, poza eta denetarik topatu ahal dugu geure barnean beste urte batez etsamin zail honen emaitzak eskuan jaso ondoren. Zirrarak baino beste baterako utzi beharko ditugu, izan ere, honakoan datuak serio aztertzeko ahalegina eskatu baitigute eta ez hainbeste geure barne emozioetan esnatu dituzten sentimenduen azalpena.


Egungo hizkuntza politika eta legediek berea eman dute

Unai Larreategi
  E rabilerari berebiziko garrantzia ematen ari zaio azken urteotan, berau handitzeari begira lan asko egiten ari delarik esparru ezberdinetatik. Agerian dago ordea emaitzak ez direla inondik inora ahalegin horren parekoak. Erabilera handiagotzeko egiten diren jardunei duten garrantzia gutxiesteke, gure ustez, gaur eguneko hizkuntza politikak iraultzen ez diren bitartean ezinezkoa izango da aurrerapauso nabarmenik ematea Euskal Herriaren berreuskalduntzean. Hizkuntza politiken beharrezko aldaketa horretan bi gako nagusi kokatzen ditugularik: ezagutza bermatzea eta status aldaketa.


Euskararen kale erabileraren gorakada ez da erabatekoa

Nekane Larrañaga
Euskararen kale neurketaren laugarren saioa egin berri dela, eskuartean ditugu 12 urte hauetan Euskal Herriko kaleetan euskarak izan duen eta gaur egun duen errealitatea aztertzeko datuak. Urteen eboluzioari begiratuz, esan daiteke ez direla alperrik pasa urteak; datu orokorrei begiratuta itxaropentsuak dira emaitzak, euskara geroz eta gehiago erabiltzen baita. Euskal Herriko erabilera orokorrean %10ekoa izatetik, %14era pasa da. Bereziki EAE’an gertatu da gorakada hau, Nafarroan euskararen erabilera kopuruak mantentzeko joera izan du, Iparraldean, zoritxarrez, aurkako joera izan duen bitartean. Badirudi beraz, garai autonomikoa osatu duen azken hogeita bost urtetako prozesuan, euskararen ezagutzan izan ditugun irabaziek, erabilerara ere izan dutela bere jauzia, EAEn bada ere.


ERANSKINAK

Soziolinguistika Klusterra
    Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketaren datu orokorrak   BAT Aldizakariaren 64. zenbakiaren ERANSKINAK