Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa

Proiektu honetan beren harremaneko eguneroko hizkuntza gaztelaniatik euskarara aldatu duten bikoteen kasuak ikertu dira. EAEn aldaketa hori eman duten bikoteen ibildideak aztertu dira, aldaketa-prozesu horien klabeak ezagutu eta orokortu nahian. Modu horretan, gainera, hizkuntza-ohitura aldatzearen fenomenoari buruzko ezagutza bat ere eskuratu nahi izan da.
 
Ikerketa 2008ko udaberrian jarri zen martxan eta 2009ko urtarrilean amaitu. Soziolinguistika Klusterrak egin du ikerketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) eskariz, eta Pello Jauregi (EHU) irakaslearen aholkularitzarekin.
 
Proiektu honen ideia Buruntzaldeko transmisioa indartzeko programaren baitan sortu zen, eta ikerketan eskuratu den informazioa, besteak beste, Familia bidezko transmisioa indartzeko egitasmoetan erabil daiteke.
 
ERANSKINAK:
Proiektuaren ondorioen laburpena ondorengo txosten honetan aurki daitezke: Bikoteen ohituren aldaketa. Txostenaren laburpena
 
LOTURAK:
Proiektuaren emaitzei buruz eginiko aurkezpena (Powerpoint) eskuratu daiteke: Udaltop jardunaldiko webgunean.

Laburpena esaldi batean: 
Bikoteen artean hizkuntza erabilera gaztelaniatik euskarara aldatzeko irizpide eta arrazoien ikerketa