The Case of Basque: Past, Present and Future

A.Fishmanek zuzenduriko International Journal of the Sociology of Language (IJSL) aldizkarian euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko ale monografikoa argitaratzeko ideia 2002. urtetik dator. Ideia hori aurrera eramateko, zuzendaritza Maria-Jose Azurmendik eta Iñaki Martinez de Lunak hartu zuten. Biek egin zuten proiektua: gaiaren inguruko hamabost artikulurekin osaturikoa, hain zuzen. Aldizkariaren tamaina zela eta, artikulu batzuk ez ziren IJSLn argitaratu. Argitaratu gabe geratu ziren lan hauek Soziolinguistika Klusterrak argitaratzea interesgarri ikusi zen. Beraz, liburua IJSL 174 zenbaki monografikoaren jarraipen osagarria izan da. Liburuaren aurkezpena 2006ko maiatzaren 5ean egin zen Kultura Sailak Donostian duen egoitzan.

Laburpena esaldi batean: 
Euskararen egoera soziolinguistikoari buruzko ale monografikoa International Journal of the Sociology of Language (IJSL) aldizkarian.