Euskararen erabileraren normalizazioa Gipuzkoako Foru Aldundian

Izan ere, ezaguna da euskararen erabilera gertatzeko oinarrizkoak direla bi faktore: langileen euskara maila eta hiztunen dentsitatea. Urte haietan eskas geunden batetik eta bestetik. Egoera horretan eragiteko eta 24/1989 Dekretuak xedatutakoarekin bat egiteko, lehendabiziko normalizazio plana onetsi zuen Diputazioak 1992ko otsailean: hizkuntza eskakizunak onartu, hizkuntza prestakuntzako plana egin, eta euskara zerbitzu hizkuntza gisa bermatzeko neurri batzuk hartu ziren.

Ahalegin horrek eman ditu fruituak barne-kanpo harremanetan, hizkuntza irizpideen aplikazioan, lan-jardunetako hizkuntzan,... Adierazle bat ematearren, 2003ko amaieran eta 2004ko hasieran arestiko alor horietako 58 lan-jardun edo prozesu ebaluatu ziren. Prozesu horietan 638 azpiprozesu edo lan urrats identifikatu genituen; horietatik 118 (% 18,49) euskara hutsean egiten ziren, hau da, eginkizun horietako laneko hizkuntza euskara zen, eta 248 elebitan (% 38,87), euskaraz eta gaztelaniaz.

behar-beharrezkoa ikusten dugu zehar-lerroko ikuspegi berritzaile bat txertatzea, hau da, departamentu guztietarako baliozkoak izango diren irizpide eta neurri orokor batzuk definitzea. Gure iritziz, hizkuntza ofizialen erabileraren esparruan, erakundeko eragile guzti-guztiek dute erantzukizuna eta zeregina, beren jardunean, eguneroko lanean, hizkuntzak erabiltzen dituzten aldetik. Euskararen erabilerak aurrera egiteko departamentu guztien lankidetza eta adostasuna behar dira.

Oinarri horiekin, hizkuntza ofizialen kudeaketa plan koordinatua eta bateratua egitea proposatu genuen, departamentu guztien jarduera eremuan adostasunez txertatzeko helburuaz. Kudeaketa plan hori egiteko prozesua baliatu behar zen irizpideak bateratzeko, guztion ekimenak elkartzeko eta gai horretan izandako esperientziaren arabera ondorio positiboak ateratzeko.

Hurrena, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak bi dekreturen lehen zirriborroa idatzi zuen. Zuzendaritza nagusiek aztertu eta ekarpenak egin zituzten. Behin betiko idazkuntza 2004ko martxoaren 8an onartu zuen Diputatuen Kontseiluak. Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko plana bi dekreturen bidez onetsi zen:

2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa).

2004ko martxoaren 8ko 20/04 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzen duena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa).

5.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 21/04 FORU DEKRETUA, HIZKUNTZA OFIZIALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JARDUERA ESPARRUAN

5.1 Edukiak

Dekretu horretan alor hauek arautzen dira:

21/04 Dekretuaren edukiak

Zerbitzu hizkuntzak

Lan hizkuntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruko komunikazio administratiboak

Herritarrekiko eta beste herri administrazioekiko harremanak.

Hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideen itzulpen irizpideak

Langileen etengabeko prestakuntza

Erregistroa

Diru laguntzak

Argitalpenak

Tresna edo aplikazio informatikoak

Internet eta Intranet sareak

Errotulazioa

Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jende aurreko ekitaldiak

Kontratazio administratiboak

Baimen edo lagapen administratiboak

Eduki guztiek eragina badute ere euskararen erabileran, hauek azpimarratu nahi genituzke:

Beste herri administrazioetatik jasotako idatzien erantzuna, oro har, jatorrizko idatziaren hizkuntza berean egingo da. Berariaz harremana hizkuntza ofizial batean izan nahi dutela adierazten duten herri administrazioekiko edo haien atalekiko harremanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidaltzen dituen idatziak hizkuntza horretan idatzi behar dira. (4. artikulua)

Administrazio prozeduraz kanpo diren hedakuntza, sustapen, eta informazio idatzi edo agirietan, bi hizkuntzen trataera orekatuaren alde, itzulpen sistematikoa erabili ordez lehentasunezkoa izango da hizkuntza ofizial bakoitzean zuzenean eta jatorriz idatzitako ekarpenak sortzen ahalegintzea. (5. artikulua)

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileentzat urtero antolatzen den prestakuntza planeko ikastaroen artean, euskaraz egingo diren ikastaroen eskaintza bat prestatuko du eginkizun horren ardura duen departamentuak. (6. artikulua)

Foru Aldundiko bulegoetako erregistro administratiboetan dokumentuen inskribapena egingo da dokumentuak idatzita dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan (7. artikulua)

Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bat jasotzen duten elkarteek eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, diruz lagundutako beren jardunaren bitartez sortutako agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute. (8. artikulua)

Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuetan erabiltzeko berariaz sortzen diren programak edo tresna informatikoak bi hizkuntza ofizialetan berdin lan egin ahal izateko prestaturik egon behar dira. Xede horri begira, programa informatikoaren moldaera sortzerakoan bertsio elebidun bat egiteko egon ohi diren hizkuntza baldintzapenak kontuan hartu beharko dira. Bereziki saihestu beharko da programa osorik gaztelaniaz egin eta guztiz bukatu ostean ekitea euskarazko bertsioari, jokabide horrek sarritan zailtasun gaindiezinak ezartzen ahal baitizkio euskarazko moldaera txukunari eta erabilgarriari. (10. artikulua)

Kontratu bidez emandako jarduerak edo zerbitzuak Foru Aldundiak berak emanak izango balira bezala jasotzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei. Kontratuaren helburua laguntza edo aholkularitza zerbitzu bat eskuratzea denean, esleipendunak bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko ditu lanak, kontratua egiten duen organoak zehazki besterik adierazten ez badu. (16. artikulua)

5.2 Jarraipena eta ebaluazioa

Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko batzordea (HIZBAT) eratu da, Foru Dekretu honetan xedatutako gaietan koordinazio eta bateratze zereginetarako. Batzordea departamentu bakoitzak izendatutako ordezkari arduradunek eta ordezkaritza sindikaleko bi kidek osatzen dute.

Batzordearen zereginak izango dira:

a) Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko urteko plana informatu eta proposatzea, departamentu bakoitzak aurrez prestatutako proiektuetan oinarri hartuta, Diputatuen Kontseiluak onar dezan.

b) Plan horren garabidea zaintzea eta gainbegiratzea.

c) Planaren ebaluaketa egitea, departamentu bakoitzak aurkeztutako datuetan oinarri hartuta.

d) Diputatuen Kontseiluari urteko plan bakoitzaren ebaluaketa aurkeztea, haren berri izan dezan.

HIZBAT batzordearen lanaren osagarri, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiari prozesuaren koordinazio eta gainbegiratze lanak dagozkio. Azken horren argigarri, 2005ean gai hauei buruzko txostenak aurkeztuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.

Kontratazioa

Diru laguntzak

Internet orriak

Prestakuntza

6.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 20/04 FORU DEKRETUA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA ONARTZEN DUENA

6.1 Edukia

Dekretu honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko administrazio atalen izaera eta lan giroan euskararen erabilera sustatzeko planak ezartzeko lehentasunak zehaztu ziren. Administrazio atalen berariazko erabilera planak egiteko jarraitu beharreko metodologia ere onartu zen; lehen esan bezala, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako AEBE metodologia erabiliko dugu. Azken finean, 21/04 Dekretuaren arabera onartutako plan orokorretik abiatuta, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta departamentuek agiri bat adostuko dute, euskararen normalizazioan sakontzeko bide zehatzekin, bai lan-jardunetan, bai alorrean.

Zehatz esateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuak hiru lehentasun mailen arabera sailkatu dira:

L1 lehentasun mailako administrazio atalak

L2 lehentasun mailako administrazio atalak. Bigarren mailako lehentasuna izango dute maila honetan izendatutako administrazio atalek. Horren arabera, administrazio atal hauetan hizkuntz normalkuntzako helburuak eta neurri orokorrak arian-arian betetzeko bidea jorratuko da eta euskararen erabilera sustatzeko berariazko programa bat izango dute 2007ko martxoaren 31 baino lehen, hizkuntz helburuak betetzeko bitartekoak, prozedurak, eta epeak zehaztuko dituena. Hirugarren plangintzaldiaren barruan L2 lehentasun maila duten administrazio ataletan arian-arian euskara ere bertako lan hizkuntza normala izango da. Administrazio atal guztien % 32,04 daude maila honetan.

L3 lehentasun mailako administrazio atalak. Hirugarren plangintzaldiaren barruan, hirugarren mailako lehentasuna izango dute maila honetan izendatutako administrazio atalek. Horren arabera, Foru Aldundiko administrazio atal guztietarako xedatutako hizkuntz ofizialen erabilerarako jarraibideak bete beharko dituzte maila honetan izendatutako atalek. Administrazio atal guztien % 34,95 daude maila honetan.

Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen baliabideak arrazionalizatze aldera, L1 mailako administrazio ataletako langileek izango dute lehentasuna ALET programaren zerbitzua jasotzeko. Horien ondoren L2koek jaso ahal izango dute ALET programa. Azkenik, hirugarren plangintzaldian L3 mailako atal elebidunetako langileek izango dute ALET programa jasotzeko aukera. Beti ere, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumena izango da trebagaiak aukeratzeko irizpideak ematea.

6.2 Jarraipena eta ebaluazioa

Euskararen erabilera sustatzeko berariazko programa moldatzen duen administrazio atal bakoitzak ordezkari arduradun bat izendatuko du, A edo B sailkapen taldeko teknikari bat. Urtearen amaieran administrazio atal bakoitzak programaren ebaluaketa egingo du. Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera sustatzeko berariazko programak kudeatzeko batzordea (ERABAT) eratuko da, koordinazio eta bateratze zereginak izango dituena. Batzordea osatuko dute administrazio atal bakoitzak izendatutako ordezkari arduradunek. Batzordearen zeregina izango da, besteak beste, Diputatuen Kontseiluari urteko plan bakoitzaren ebaluaketa aurkeztea, haren berri izan dezan.

7.- EUSKARAREN ERABILERAREN NORMALIZAZIOAREN GAINEKO HAUSNARKETA BATZUK

7.1 Arduradun politikoez

Izan ere, ardurak eskatzen hasita, aitortu behar dugu, prozesu honek sinesgarritasun eskasa izango duela, arlo honetako legeen, dekretuen, eta aginduen oinarriak behin eta berriro zalantzan jartzen badira, behar bezalako lege garapenik ez badute, dauden aldaketak helburuak jaisteko badira edo arauak eman dituzten erakundeek lasai asko onartzen badute ez dituztela betetzen (1). Oro har, hizkuntza arauen inguruan, utzikeria edo ezintasun etsigarri moduko bat antzematen da.

Beharbada, duela gutxi Hezkuntzan egin duten bezala, garaia iritsi da administrazioak, unibertsitateak, eta eskarmentua duten gainerako eragileak elkartu eta herri administrazioen hizkuntza auditoretzako sistema bat lantzeko; besteak beste, gure lana eta eraginkortasuna modu objektiboagoan aztertzeko eta emaitzak jendaurrean jarri ahal izateko.

Hala ere, ezin dugu horren zain egon lanean jarraitzeko, beharrezkoa da zenbait gairen inguruan eztabaida piztea. Esaterako, arduradun politikoen (zuzendari, zinegotzi arduradun ...) eta teknikoen (zerbitzu buruak ...) gainean hitz egin beharko genuke.

Administrazioan lan egiten dugunok azken urteotan ikusi dugu ez dela langile kopurua handitu, baina aldi berean ikaragarri ugaritu direla administrazioarentzat lan egiten duten azpikontratatutako enpresak edo enpresa publikoak. Erakunde hauek maiz administrazio legediaren mugei eta baldintza estuei izkin egiteko sortu dira; beldurrik gabe esan dezakegu administrazio paralelo bat ari dela sortzen. Administrazioan eragitea zaila bada ere, pentsa zer gertatzen den sozietate anonimoz mozorrotutako administrazio horrekin! Ardura dutenek, ordea, gogoan izan beharko dute eragile horiek zer eragin duten hizkuntzaren erabileran.

Gure iritziz, jada eragin beharreko beste eremu bat prestakuntzarena da. Ez gara hizkuntza prestakuntzaz ari, baizik eta administrazioko langileei eskaintzen zaien prestakuntza orokorraz. Gure inguruan, Erkidegoan arlo honetan ardura nagusia duen erakundearen eskaintzak eta ezagutzen ditugun erakundeetakoak ia gaztelania hutsekoak dira. Ematen du ez dugula konturatu nahi zein garrantzitsua den gai hau erabilerarako; izan ere, prestakuntza profesionala zein hizkuntzatan egiten den eragin handia du gero lanean erabiltzen den hizkuntzan, ahaztu gabe ikastaro horietan maiz profesionalen arteko harremanak eta hizkuntza ohiturak finkatzen direla. Prestakuntza gaztelaniaz egiteak doble lan ematen digu euskararen erabilera bultzatu nahi dugunoi.

Ardura politikoez ari garelarik, giro soziopolitikoa aldatzen ari omen den garai honetan, ez litzateke une txarra izango Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legearen gainean hausnarketa egiteko. Zehazki, administrazioko euskararen erabileraz dihardugunez ale honetan, gogoan izan behar dugu 10/1982 Legearen 8.3 (2) artikulu famatua Espainiako Konstituzioaren aurkakotzat jo zuela Konstituzio Auzitegiak. Hala ere, geroztik muinean antzeko edukia duten zenbait arau ontzat eman dira (3). Hona bi adibide:

Lehendabizikoa Galiziakoa, zehatz Lei 5/1988, do 21 de xuño, do uso do galego como língua oficial de Galiza polas entidades locais izenekoa. Hau dio lehendabiziko artikuluan: “As convocatórias de sesións, ordes do día, mocións, votos particulares, propostas de acordo, dictames das Comisións informativas e actas das entidades locais de Galiza redactaran-se en língua galega.”

Bigarrena Kataluniakoa, Llei 1/1998, de 7 de gener, de política lingüística hain zuzen ere: 1. La Generalitat, les administracions locals i les altres corporacions públiques de Catalunya, les institucions i les empreses que en depenen i els concessionaris de llurs serveis han d'emprar el català en llurs actuacions internes i en la relació entre ells. També l'han d'emprar normalment en les comunicacions i les notificacions adreçades a persones físiques o jurídiques residents en l'àmbit lingüístic català, sens perjudici del dret dels ciutadans i ciutadanes a rebre-les en castellà si ho demanen. 2. El Govern de la Generalitat ha de regular, mitjançant disposicions reglamentàries, l'ús del català en les activitats administratives de tots els òrgans de la seva competència. 3. Les corporacions locals i les universitats han de regular l'ús del català en l'àmbit de les competències respectives, d'acord amb el que disposa l'apartat 1. També l'han de regular, en aquest mateix sentit totes les altres corporacions públiques.

Ingurune euskaldunetako udalek, UEMAkoek bereziki, asko eskertuko lukete halako araudi berri bat.

Atal honekin amaitzeko zer pentsatua eman beharko liguke zer gertatzen ari den azken urteotan administraziora iritsitako hainbat gazterekin; izan ere, tristea da gero ikustea ikasketa guztiak euskaraz egin ondoren, gaztelaniaz jartzen ditugula lanean.

7.2 Sindikatuez

Baina dena ez da izango agintari politikoei eta teknikoei ardurak eskatzea, besteok ere gurea baitugu egoera honetan. Euskara zerbitzuetako langileok ez gara gai izan teorian euskararen erabileraren alde dauden indar sindikalak prozesu honetan inplikatzeko. Sindikatuak ere, agiriak sinatzeaz aparte, ez dira izan, oro har, euskararen erabileraren sustatzaile administrazioan; ez zuzenean, afiliatuen bidez eraginez, ez zeharka, administrazioarekin izandako negoziazioetan gai hau serio mahai gainean jarrita.

7.3 Euskara zerbitzuez

Imajinazioa landu behar dugu euskara zerbitzuetan eta sinergiak bilatu, gure lan eremuko beste administrazioekin, administrazioko beste arlo batzuetan euskararen erabileraren alde lanean ari diren eragileekin, eskoletako normalizatzaileekin esaterako, eta baita gizartean euskararen normalizazioren alde lanean ari diren enpresekin, elkarteekin, eta erakundeekin ere.

7.4 Euskal komunitateaz

Azkenik aitortu beharko dugu erabileraren inguruko politika honetan herritar euskaldunok ere badugula zerikusirik.

Hala ere ez genuke etsigarri izan nahi. Hari mutur askoko mataza da euskararen erabileraren normalizazioarena, konponbide erraza eta azkarra ez duena eta guztion lana eta lankidetza eskatzen duena; baina ezagutzen ditugun erakunde gehienetako egoerak ez dauka zerikusirik duela hamar-hamabost urtekoarekin; asko aurreratu dugu eta gehiago egingo dugu aurrera hurrengo urteetan.

OIN-OHARRAK

(1) Gai hau hobeto ulertzeko, nahikoa da garai batean onartu ziren udal ordenantzak edo argitaratu ziren zenbait plan gaur egungo ikuspegitik irakurtzea.

(2) Honela zioen artikulu hark: “Gorago agindutakoa dela ere, udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren eskubideen kaltetango gerta ez dedinean, herri agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean, euskara bakarrik erabili ahal izango dute.”

(3) Horrelako adibide gehiago irakur daitezke Iñaki Agirreazkuenagaren artikulu iradokitzaile batean, Euskararen ofizialtasuna: EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuaren aplikazio juridikoa izenekoa, oraingoz bakarrik internet bidez kontsulta daitekeena: http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/iker/merkataritza/agirreazku.pdf

1.- SARRERA

Artikulu honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusian, alderdi teknikotik, euskararen erabileraren normalizazioari begira zer ikuspegi dugun eta zer lan ari garen egiten azalduko dugu. Aldi berean, egokiera hau aprobetxatuko dugu hausnarketa bat egiteko administrazioetako euskararen erabileraren normalizazioaren auzi honen gainean, beti ere gure eskarmentutik abiatuta eta erakunde honen barruan egindako lana eta gainerako erakundeekin eta eragileekin izandako harremanak kontuan izanik.

2.- AURKEZPEN GISA

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Erabileraren Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusia 1991n sortu zen, lehendik ere euskaraz arduratzen zen atal bat bazegoen ere. Zuzendaritza berri horren eginkizunen artean, erakundearen barruko normalizazio lana zuzentzea zegoen, Eusko Jaurlaritzaren 24/1989 Dekretuak, Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzen duenak, agindutakoaren arabera.

Garai hartan Diputazioan 1800 bat langile zeuden, asko eta asko Estatuko administraziotik transferitutakoak. Urte haietako datu guztiak ezin izan ditugu eskuratu, baina zegoen egoeraren erakusgarri hemen dituzue 1991n Ogasuneko Departamentuan egindako diagnostikoan azaltzen ziren kopuruak. Ikusiko duzuenez bost langiletik lauk ez zekien euskaraz.

Ogasuneko langileen euskara maila 1991n (%)

 

Ezer ez (euskaltegiko 100 )
82,37
HE 1
1,6
HE 2
12,5
HE 3
3,52
HE 4
0
     

Esan beharrik ez dago garai hartan gaztelania zela laneko hizkuntza bakarra. Izan ere, ezaguna da euskararen erabilera gertatzeko oinarrizkoak direla bi faktore: langileen euskara maila eta hiztunen dentsitatea. Urte haietan eskas geunden batetik eta bestetik. Egoera horretan eragiteko eta 24/1989 Dekretuak xedatutakoarekin bat egiteko, lehendabiziko normalizazio plana onetsi zuen Diputazioak 1992ko otsailean: hizkuntza eskakizunak onartu, hizkuntza prestakuntzako plana egin, eta euskara zerbitzu hizkuntza gisa bermatzeko neurri batzuk hartu ziren.

Baina denbora ez da alferrik pasatzen. Gaur egun Aldundiko plantilan 1680 langile daude 11 departamentutan eta hizkuntza prestakuntzaren eta hautaketa politikaren ondorioz egoera hau geneukan 2004ko abuztuan.

Gipuzkoako Foru Aldundiko langileen euskara maila 2004an (%)

 

 

Ezer ez (euskaltegiko 100 )
22,48

 

HE 1
16,52

 

HE 2
27,33

 

HE 3
26,31

 

HE 4
6,94
       

Bistan da erabileran interbenitzeko gutxieneko baldintzak eskuratzen joan garela azken urte hauetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkezpen honekin amaitzeko eskumen nagusiak zein arlotan dituen azalduko dugu:

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumen nagusiak

 
Ekonomiaren sustapena
Errepideak
Garraioak
Gazteria
Gizarte Zerbitzuak
Hirigintza
Ingurumena
Kirolak
Kulturaren sustapena eta hedapena
Nekazaritza
Obra Hidraulikoak
Suhiltzaileak
Zergen kudeaketa, zerga bilketa eta ikuskatzailetza

3.- LEHENDABIZIKO ERABILERA PROGRAMAK: 1994-2003

3.1. Abiapuntua

Euskararen ezagutzak aurrera egin ahala, lan giroan euskararen erabilera sustatu beharra planteatu zen.

Hasieran gure kasa landutako metodologia batekin egin bagenuen ere lan, segituan Eusko Jaurlaritzarekin batera, AEBE metodologia oinarri hartuta hasi ginen. Herri-administrazioetan euskararen erabilera era mailakatuan sustatzeko eta normalizatzeko metodologia da AEBE programa

AEBE programan hiru aldi nagusi aurreikusten dira, erabilera-planak martxan jartzeko:

  1. Erabakia hartu eta bideragarritasun txostena lantzea.
  2. Datu bilketa egin eta erabilera planaren proposamena osatzea. Bi adierazle motaren arabera egiten dira datu bilketak eta jartzen dira helburuak.
2.1. Lan-jardunen arabera: lanpostuen zereginak edo prozesuak aztertzen dira: zein diren egindako lan-jardunak edo espedienteak, nork egiten dituen, nori zuzentzen zaizkion eta zein hizkuntzatan gauzatzen diren.
2.2. Alorren arabera: Bigarren maila honetan erakundearen egoera alorka dago zatituta: hizkuntza prestakuntza eta trebakuntza, barne-harremanak, kanpo harremanak, barne eta kanpoko hizkuntza paisaia, hizkuntza-irizpideak, programa informatikoak eta teknologia berriak ...

3. Jarraipena eta ebaluazioa.

Behin departamentuetako erabilera planak onartu eta gero, dinamizazio eta ALET izeneko lan giroko trebakuntza lanak egin izan ditu Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak.

Urte horietan alor hauetan kudeatu ditugu lan giroan euskararen erabilera sustatzeko planak:

  • Gazteria
  • Gizarte Zerbitzuak
  • Ingurumena
  • Kirolak
  • Kultura
  • Nekazaritza
  • Suhiltzaileak

3.2 Emaitzak

Arestian aipatu dugu, duela 14 urte gaztelera zela laneko hizkuntza bakarra. Orain egin behar den galdera hau da: izan al da aurrerapenik urteotan?

Alde batetik, baietz esan beharra dago. Ahalegin horrek eman ditu fruituak barne-kanpo harremanetan, hizkuntza irizpideen aplikazioan, lan-jardunetako hizkuntzan,... Adierazle bat ematearren, 2003ko amaieran eta 2004ko hasieran arestiko alor horietako 58 lan-jardun edo prozesu ebaluatu ziren. Prozesu horietan 638 azpiprozesu edo lan urrats identifikatu genituen; horietatik 118 (% 18,49) euskara hutsean egiten ziren, hau da, eginkizun horietako laneko hizkuntza euskara zen, eta 248 elebitan (% 38,87), euskaraz eta gaztelaniaz. Bataz bestekoak diren aldetik, aldeak zeuden zerbitzu batzuetatik besteetara noski, alor batzuetan neurtutako lan urratsen % 37 euskara hutsean egiten zen bitartean, beste batzuetan ez zegoen oraindik euskara hutsezko jardunik. Kontuan izan ezazue, denbora guztian laneko hizkuntzaz ari garela, alegia, txostenak zein hizkuntzatan idazten diren, bilerak zein hizkuntzatan egiten diren ... ez zerbitzu hizkuntzaz; hau da, txosten horiek gero nola argitaratzen diren.

Prozesu horren gazi-gozoez aurrerago jardungo badugu ere, iruditzen zaigu une honetan bizpahiru kontu izan behar ditugula gogoan datu horiek zuzen ulertzeko: batetik, neurketa horiek euskara gehien erabiltzen den zerbitzuetan egin ziren langileek eurek emandako datuen arabera; beste hizkuntza azterketarik ez badugu ere, pentsatzekoa da, salbuespenak salbuespen, gainerakoetan lan giroko euskararen erabilera nahikoa baxua dela oraindik. Bestetik, konstatazio bat, urte horietan guztietan ez dugu lortu, salbuespenak salbuespen, departamentuetako arduradun politiko eta teknikoek euskararen erabilera beraiei zegokien politika bezala onartzea, beti kanpoko zerbait bailitzan ikusi izan dute.

4.- 2004TIK AURRERAKO PLANTEAMENDUA

2003ko udazkenean, legealdi berriarekin batera, euskararen erabileraren inguruko planteamenduan aldaketa batzuk proposatu zituen Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak. Aukera egokia ikusi genuen horretarako. Izan ere, gogoan izan behar da, legez, Euskal Autonomia Elkarteko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 86/1997 Dekretuaren arabera, 2003ko abenduaren 31 baino lehenago plan bat egitera behartuta zegoela Gipuzkoako Foru Aldundia. Bestetik, indarrean dagoen EBPNk, VI.3.2.a puntuan, erabilera normalizatzeko plangintzak gauzatu beharra azpimarratzen du. Azkenik, agintari berriek borondate politiko argia agertu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiaren barnean hizkuntza ofizialen erabilera arautzeko.

Egoera horretan, bilera sorta bati ekin zion Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak Aldundiko hamaika departamentuetako arduradunekin, Euskara Zerbitzuaren ikuspegiaren berri emateko.

Hitz gutxitan laburtuta, hau da azaldu zitzaiena. Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak baditu programa sektorialak (diru-laguntza deialdiak, kasu). Egitasmo horien xedea euskararen erabileraren normalkuntzaren alde lanean ari diren gizarte eragileen sustatzaile izatea da eta, egokitzen zaizkigun eskumenen barruan, gizartean euskararen aldeko jarrerak eta erabilera bultzatzea.

Baina politika sektorial horrekin batera, eta lan-giroko euskararen erabilerari eta normalizazio politiken inplementazioari begira, behar-beharrezkoa ikusten dugu zehar-lerroko ikuspegi berritzaile bat txertatzea, hau da, departamentu guztietarako baliozkoak izango diren irizpide eta neurri orokor batzuk definitzea. Gure iritziz, hizkuntza ofizialen erabileraren esparruan, erakundeko eragile guzti-guztiek dute erantzukizuna eta zeregina, beren jardunean, eguneroko lanean, hizkuntzak erabiltzen dituzten aldetik. Euskararen erabilerak aurrera egiteko departamentu guztien lankidetza eta adostasuna behar dira.

Oinarri horiekin, hizkuntza ofizialen kudeaketa plan koordinatua eta bateratua egitea proposatu genuen, departamentu guztien jarduera eremuan adostasunez txertatzeko helburuaz. Kudeaketa plan hori egiteko prozesua baliatu behar zen irizpideak bateratzeko, guztion ekimenak elkartzeko eta gai horretan izandako esperientziaren arabera ondorio positiboak ateratzeko.

Hurrena, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak bi dekreturen lehen zirriborroa idatzi zuen. Zuzendaritza nagusiek aztertu eta ekarpenak egin zituzten. Behin betiko idazkuntza 2004ko martxoaren 8an onartu zuen Diputatuen Kontseiluak. Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko plana bi dekreturen bidez onetsi zen:

2004ko martxoaren 8ko 21/04 Foru Dekretua, hizkuntza ofizialen erabilera arautzen duena Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarduera esparruan (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa).
2004ko martxoaren 8ko 20/04 Foru Dekretua, Gipuzkoako Foru Aldundian Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzen duena (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 52. zk., 2004ko martxoaren 17koa).

5.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 21/04 FORU DEKRETUA, HIZKUNTZA OFIZIALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN JARDUERA ESPARRUAN

5.1 Edukiak

Dekretu horretan alor hauek arautzen dira:

21/04 Dekretuaren edukiak
Zerbitzu hizkuntzak
Lan hizkuntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren barruko komunikazio administratiboak
Herritarrekiko eta beste herri administrazioekiko harremanak.
Hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideen itzulpen irizpideak
Langileen etengabeko prestakuntza
Erregistroa
Diru laguntzak
Argitalpenak
Tresna edo aplikazio informatikoak
Internet eta Intranet sareak
Errotulazioa
Iragarpenak, publizitatea eta kanpainak
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jende aurreko ekitaldiak
Kontratazio administratiboak
Baimen edo lagapen administratiboak

Eduki guztiek eragina badute ere euskararen erabileran, hauek azpimarratu nahi genituzke:

Dokumentu bakoitzaren ezaugarrien eta zabalkundearen arabera erabakiko dute departamentuek, kasu bakoitzean, zein hizkuntzatan sortu eta bideratu dokumentua. Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatuta daukaten langileei bi hizkuntza ofizialetan jarduteko gaitasuna aitortzen zaie, eta hizkuntza batean zein bestean erantzungo diote lanari, kasu bakoitzean, lan beharkizunen arabera. (2. artikulua)

Beste herri administrazioetatik jasotako idatzien erantzuna, oro har, jatorrizko idatziaren hizkuntza berean egingo da. Berariaz harremana hizkuntza ofizial batean izan nahi dutela adierazten duten herri administrazioekiko edo haien atalekiko harremanetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bidaltzen dituen idatziak hizkuntza horretan idatzi behar dira. (4. artikulua)
Administrazio prozeduraz kanpo diren hedakuntza, sustapen, eta informazio idatzi edo agirietan, bi hizkuntzen trataera orekatuaren alde, itzulpen sistematikoa erabili ordez lehentasunezkoa izango da hizkuntza ofizial bakoitzean zuzenean eta jatorriz idatzitako ekarpenak sortzen ahalegintzea. (5. artikulua)
Gipuzkoako Foru Aldundiko langileentzat urtero antolatzen den prestakuntza planeko ikastaroen artean, euskaraz egingo diren ikastaroen eskaintza bat prestatuko du eginkizun horren ardura duen departamentuak. (6. artikulua)
Foru Aldundiko bulegoetako erregistro administratiboetan dokumentuen inskribapena egingo da dokumentuak idatzita dauden hizkuntzan edo hizkuntzetan (7. artikulua)
Foru Aldundiaren diru-laguntzaren bat jasotzen duten elkarteek eta entitateek, pertsona fisikoek nahiz entitate juridikoek, diruz lagundutako beren jardunaren bitartez sortutako agerpen publiko orotan euskara erabili beharko dute. (8. artikulua)
Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuetan erabiltzeko berariaz sortzen diren programak edo tresna informatikoak bi hizkuntza ofizialetan berdin lan egin ahal izateko prestaturik egon behar dira. Xede horri begira, programa informatikoaren moldaera sortzerakoan bertsio elebidun bat egiteko egon ohi diren hizkuntza baldintzapenak kontuan hartu beharko dira. Bereziki saihestu beharko da programa osorik gaztelaniaz egin eta guztiz bukatu ostean ekitea euskarazko bertsioari, jokabide horrek sarritan zailtasun gaindiezinak ezartzen ahal baitizkio euskarazko moldaera txukunari eta erabilgarriari. (10. artikulua)
Kontratu bidez emandako jarduerak edo zerbitzuak Foru Aldundiak berak emanak izango balira bezala jasotzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei. Kontratuaren helburua laguntza edo aholkularitza zerbitzu bat eskuratzea denean, esleipendunak bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu beharko ditu lanak, kontratua egiten duen organoak zehazki besterik adierazten ez badu. (16. artikulua)

5.2 Jarraipena eta ebaluazioa

Departamentu bakoitzak ordezkari arduradun bat (A edo B sailkapen taldeko teknikari bat) izendatu du, Foru Dekretu honetan xedatutako gai guztietarako. Departamentu bakoitzak hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko plan bat egin beharko du urtero, Foru Dekretu honek xedatutako gai eta alderdi guztietan izango dituen helburuak eta egingo dituen ekintzak zehaztuta. Urtearen amaieran departamentu bakoitzak bere planaren ebaluaketa egingo du. Urteroko planak eta ebaluaketak Diputatuen Kontseiluak onartuko ditu. Plana eta ebaluaketa egiteko, aplikazio informatiko bat prestatu du Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak.

Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko batzordea (HIZBAT) eratu da, Foru Dekretu honetan xedatutako gaietan koordinazio eta bateratze zereginetarako. Batzordea departamentu bakoitzak izendatutako ordezkari arduradunek eta ordezkaritza sindikaleko bi kidek osatzen dute.

Batzordearen zereginak izango dira:

a) Hizkuntza ofizialen erabilera kudeatzeko urteko plana informatu eta proposatzea, departamentu bakoitzak aurrez prestatutako proiektuetan oinarri hartuta, Diputatuen Kontseiluak onar dezan.
b) Plan horren garabidea zaintzea eta gainbegiratzea.
c) Planaren ebaluaketa egitea, departamentu bakoitzak aurkeztutako datuetan oinarri hartuta.
d) Diputatuen Kontseiluari urteko plan bakoitzaren ebaluaketa aurkeztea, haren berri izan dezan.

HIZBAT batzordearen lanaren osagarri, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiari prozesuaren koordinazio eta gainbegiratze lanak dagozkio. Azken horren argigarri, 2005ean gai hauei buruzko txostenak aurkeztuko dizkio Diputatuen Kontseiluari.

  • Kontratazioa
  • Diru laguntzak
  • Internet orriak
  • Prestakuntza

6.- 2004KO MARTXOAREN 8KO 20/04 FORU DEKRETUA, GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN EUSKARAREN ERABILERA NORMALIZATZEKO PLANA ONARTZEN DUENA

6.1 Edukia

Dekretu honen bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko administrazio atalen izaera eta lan giroan euskararen erabilera sustatzeko planak ezartzeko lehentasunak zehaztu ziren. Administrazio atalen berariazko erabilera planak egiteko jarraitu beharreko metodologia ere onartu zen; lehen esan bezala, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako AEBE metodologia erabiliko dugu. Azken finean, 21/04 Dekretuaren arabera onartutako plan orokorretik abiatuta, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak eta departamentuek agiri bat adostuko dute, euskararen normalizazioan sakontzeko bide zehatzekin, bai lan-jardunetan, bai alorrean.

Zehatz esateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuak hiru lehentasun mailen arabera sailkatu dira:

L1 lehentasun mailako administrazio atalak. Euskararen erabilera normalizatzeko ahaleginetan lehentasun osoa izango dute maila honetan izendatzen diren administrazio atalek, bai bertako langileen hizkuntz prestakuntza antolatzeko, bai lan giroko trebakuntza egiteko, bai sortutako dokumentuen itzulpen beharrak asetzeko bitartekoetan. Halako administrazio atal guztiek euskararen erabilera sustatzeko berariazko programa bat izango dute 2005eko abenduaren 31 baino lehen, hizkuntz helburuak betetzeko bitartekoak, prozedurak eta epeak zehaztuko dituena. Hirugarren plangintzaldiaren barruan (2003-2007 epean alegia) L1 lehentasun maila duten administrazio ataletan euskara ere bertako lan hizkuntza normala izango da. Administrazio atal guztien % 33,01 daude maila honetan.
L2 lehentasun mailako administrazio atalak. Bigarren mailako lehentasuna izango dute maila honetan izendatutako administrazio atalek. Horren arabera, administrazio atal hauetan hizkuntz normalkuntzako helburuak eta neurri orokorrak arian-arian betetzeko bidea jorratuko da eta euskararen erabilera sustatzeko berariazko programa bat izango dute 2007ko martxoaren 31 baino lehen, hizkuntz helburuak betetzeko bitartekoak, prozedurak, eta epeak zehaztuko dituena. Hirugarren plangintzaldiaren barruan L2 lehentasun maila duten administrazio ataletan arian-arian euskara ere bertako lan hizkuntza normala izango da. Administrazio atal guztien % 32,04 daude maila honetan.
L3 lehentasun mailako administrazio atalak. Hirugarren plangintzaldiaren barruan, hirugarren mailako lehentasuna izango dute maila honetan izendatutako administrazio atalek. Horren arabera, Foru Aldundiko administrazio atal guztietarako xedatutako hizkuntz ofizialen erabilerarako jarraibideak bete beharko dituzte maila honetan izendatutako atalek. Administrazio atal guztien % 34,95 daude maila honetan.

Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen baliabideak arrazionalizatze aldera, L1 mailako administrazio ataletako langileek izango dute lehentasuna ALET programaren zerbitzua jasotzeko. Horien ondoren L2koek jaso ahal izango dute ALET programa. Azkenik, hirugarren plangintzaldian L3 mailako atal elebidunetako langileek izango dute ALET programa jasotzeko aukera. Beti ere, Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiaren eskumena izango da trebagaiak aukeratzeko irizpideak ematea.

6.2 Jarraipena eta ebaluazioa

Euskararen erabilera sustatzeko berariazko programa moldatzen duen administrazio atal bakoitzak ordezkari arduradun bat izendatuko du, A edo B sailkapen taldeko teknikari bat. Urtearen amaieran administrazio atal bakoitzak programaren ebaluaketa egingo du. Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen erabilera sustatzeko berariazko programak kudeatzeko batzordea (ERABAT) eratuko da, koordinazio eta bateratze zereginak izango dituena. Batzordea osatuko dute administrazio atal bakoitzak izendatutako ordezkari arduradunek. Batzordearen zeregina izango da, besteak beste, Diputatuen Kontseiluari urteko plan bakoitzaren ebaluaketa aurkeztea, haren berri izan dezan.

7.- EUSKARAREN ERABILERAREN NORMALIZAZIOAREN GAINEKO HAUSNARKETA BATZUK

Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei, eta udal administrazioari begira jartzen bagara, salbuespenak salbuespen, azal elebiduneko administrazio erdaldun bat ari garela osatzen onartu beharko dugu. Gogoan izan dezagun Jaurlaritzak 1986an onetsi zuen dekretuak “Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Herri Administrazioetan Euskararen erabilera eta normalizazioa arautuz” zuela izena eta hiru urte beranduago 224/1989 Dekretua onartu zela, “Euskal Autonomi Elkarteko Herri-Administrazioetan euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzen duena”; hogei urte geroago, erabileraren normalizazioaren helburu hori urruti dugula oraindik esan behar dugu. Horretan denok dugu erantzukizuna: arduradun politikoek, administrazioko langileok, herritarrok, legeak berak ...

 

7.1 Arduradun politikoez

Izan ere, ardurak eskatzen hasita, aitortu behar dugu, prozesu honek sinesgarritasun eskasa izango duela, arlo honetako legeen, dekretuen, eta aginduen oinarriak behin eta berriro zalantzan jartzen badira, behar bezalako lege garapenik ez badute, dauden aldaketak helburuak jaisteko badira edo arauak eman dituzten erakundeek lasai asko onartzen badute ez dituztela betetzen (1). Oro har, hizkuntza arauen inguruan, utzikeria edo ezintasun etsigarri moduko bat antzematen da.

Beharbada, duela gutxi Hezkuntzan egin duten bezala, garaia iritsi da administrazioak, unibertsitateak, eta eskarmentua duten gainerako eragileak elkartu eta herri administrazioen hizkuntza auditoretzako sistema bat lantzeko; besteak beste, gure lana eta eraginkortasuna modu objektiboagoan aztertzeko eta emaitzak jendaurrean jarri ahal izateko.

Hala ere, ezin dugu horren zain egon lanean jarraitzeko, beharrezkoa da zenbait gairen inguruan eztabaida piztea. Esaterako, arduradun politikoen (zuzendari, zinegotzi arduradun ...) eta teknikoen (zerbitzu buruak ...) gainean hitz egin beharko genuke. Ezaguna da bere tesian Txepetxek botere politikoa hizkuntza helburuaren menpe jarri behar zela zioela. Ez dakit gure gizartea hori onartzeko prest dagoen; hala ere, garbi izan beharko genuke denok, sarri, euskaraz ez dakien arduradun bat izendatzen denean gainditu ezinezko langa jartzen zaiola euskararen erabilerari, alferrik da gero euskara zerbitzuari plan bat egin behar duela agintzea. Gehiago esango genuke, euskaraz jakin bai, baina erabiltzeko joerarik ez duen arduraduna ez da oso lagungarria euskararen erabilerarako. Denok ulertzen dugu horrelako postu baterako pertsona bat aukeratzeko gauza asko izan behar direla kontuan; baina gogoan izan behar dugu motibazioak, ezagutzak, eta erabilera aldetik duen hizkuntza perfilak asko baldintzatuko duela bere menpekoen hizkuntza jarduera.

Administrazioan lan egiten dugunok azken urteotan ikusi dugu ez dela langile kopurua handitu, baina aldi berean ikaragarri ugaritu direla administrazioarentzat lan egiten duten azpikontratatutako enpresak edo enpresa publikoak. Erakunde hauek maiz administrazio legediaren mugei eta baldintza estuei izkin egiteko sortu dira; beldurrik gabe esan dezakegu administrazio paralelo bat ari dela sortzen. Administrazioan eragitea zaila bada ere, pentsa zer gertatzen den sozietate anonimoz mozorrotutako administrazio horrekin! Ardura dutenek, ordea, gogoan izan beharko dute eragile horiek zer eragin duten hizkuntzaren erabileran.

Gure iritziz, jada eragin beharreko beste eremu bat prestakuntzarena da. Ez gara hizkuntza prestakuntzaz ari, baizik eta administrazioko langileei eskaintzen zaien prestakuntza orokorraz. Gure inguruan, Erkidegoan arlo honetan ardura nagusia duen erakundearen eskaintzak eta ezagutzen ditugun erakundeetakoak ia gaztelania hutsekoak dira. Ematen du ez dugula konturatu nahi zein garrantzitsua den gai hau erabilerarako; izan ere, prestakuntza profesionala zein hizkuntzatan egiten den eragin handia du gero lanean erabiltzen den hizkuntzan, ahaztu gabe ikastaro horietan maiz profesionalen arteko harremanak eta hizkuntza ohiturak finkatzen direla. Prestakuntza gaztelaniaz egiteak doble lan ematen digu euskararen erabilera bultzatu nahi dugunoi.

Ardura politikoez ari garelarik, giro soziopolitikoa aldatzen ari omen den garai honetan, ez litzateke une txarra izango Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legearen gainean hausnarketa egiteko. Zehazki, administrazioko euskararen erabileraz dihardugunez ale honetan, gogoan izan behar dugu 10/1982 Legearen 8.3 (2) artikulu famatua Espainiako Konstituzioaren aurkakotzat jo zuela Konstituzio Auzitegiak. Hala ere, geroztik muinean antzeko edukia duten zenbait arau ontzat eman dira (3). Hona bi adibide:

Lehendabizikoa Galiziakoa, zehatz Lei 5/1988, do 21 de xuño, do uso do galego como língua oficial de Galiza polas entidades locais izenekoa. Hau dio lehendabiziko artikuluan: “As convocatórias de sesións, ordes do día, mocións, votos particulares, propostas de acordo, dictames das Comisións informativas e actas das entidades locais de Galiza redactaran-se en língua galega.”
Bigarrena Kataluniakoa, Llei 1/1998, de 7 de gener, de política lingüística hain zuzen ere: 1. La Generalitat, les administracions locals i les altres corporacions públiques de Catalunya, les institucions i les empreses que en depenen i els concessionaris de llurs serveis han d'emprar el català en llurs actuacions internes i en la relació entre ells. També l'han d'emprar normalment en les comunicacions i les notificacions adreçades a persones físiques o jurídiques residents en l'àmbit lingüístic català, sens perjudici del dret dels ciutadans i ciutadanes a rebre-les en castellà si ho demanen. 2. El Govern de la Generalitat ha de regular, mitjançant disposicions reglamentàries, l'ús del català en les activitats administratives de tots els òrgans de la seva competència. 3. Les corporacions locals i les universitats han de regular l'ús del català en l'àmbit de les competències respectives, d'acord amb el que disposa l'apartat 1. També l'han de regular, en aquest mateix sentit totes les altres corporacions públiques.

Ingurune euskaldunetako udalek, UEMAkoek bereziki, asko eskertuko lukete halako araudi berri bat.

Atal honekin amaitzeko zer pentsatua eman beharko liguke zer gertatzen ari den azken urteotan administraziora iritsitako hainbat gazterekin; izan ere, tristea da gero ikustea ikasketa guztiak euskaraz egin ondoren, gaztelaniaz jartzen ditugula lanean.

7.2 Sindikatuez

Baina dena ez da izango agintari politikoei eta teknikoei ardurak eskatzea, besteok ere gurea baitugu egoera honetan. Euskara zerbitzuetako langileok ez gara gai izan teorian euskararen erabileraren alde dauden indar sindikalak prozesu honetan inplikatzeko. Sindikatuak ere, agiriak sinatzeaz aparte, ez dira izan, oro har, euskararen erabileraren sustatzaile administrazioan; ez zuzenean, afiliatuen bidez eraginez, ez zeharka, administrazioarekin izandako negoziazioetan gai hau serio mahai gainean jarrita.

7.3 Euskara zerbitzuez

Euskara zerbitzuetatik, oro har, ez dugu asmatu langileen motibazioan eragiten. Txepetxen eskema ezagunaren hirugarren hanka horri ez diogu behar bezala heldu eta nago erakunde handiek gutxienez horretarako joko handia eman dezaketela. Azken urteotan asko aurreratu da motibazioa lantzeko tekniketan eta horietako batzuk aprobetxatu ditzakegu. Esaterako administrazioan ia beste inork egiten ez duena egin dezakegu, erakunde barrurako komunikazio plan bat landu (barruko buletinen edo blog-en laguntzaz ...) eta aplikatu. Garrantzitsua iruditzen zaigu informazioa zabaltzea, ez ezkutatzea administrazioak sarri egiten duen moduan, lorpenak zoriontzea eta txalotzea, eztabaida piztea ...

Imajinazioa landu behar dugu euskara zerbitzuetan eta sinergiak bilatu, gure lan eremuko beste administrazioekin, administrazioko beste arlo batzuetan euskararen erabileraren alde lanean ari diren eragileekin, eskoletako normalizatzaileekin esaterako, eta baita gizartean euskararen normalizazioren alde lanean ari diren enpresekin, elkarteekin, eta erakundeekin ere.

7.4 Euskal komunitateaz

Azkenik aitortu beharko dugu erabileraren inguruko politika honetan herritar euskaldunok ere badugula zerikusirik. Euskaldunok ez gara kapaz izan masa kritiko bat osatzeko, administrazioa jokatzeko modu jakin batera eramango duena. Ustez euskararen erabileran konprometituen dauden herri administrazioek ere ez dute ahotsa behar adina jaso. Garbi esateko, agintariek ez dute, oro har, inolako presiorik antzematen gauzak beste modu batera egiteko. Administrazioak ez du interesik jarri presio talde hori osatzeko eta teorian zeregin hori izan zezaketen herri erakundeek ez dute horretan asmatu.

Hala ere ez genuke etsigarri izan nahi. Hari mutur askoko mataza da euskararen erabileraren normalizazioarena, konponbide erraza eta azkarra ez duena eta guztion lana eta lankidetza eskatzen duena; baina ezagutzen ditugun erakunde gehienetako egoerak ez dauka zerikusirik duela hamar-hamabost urtekoarekin; asko aurreratu dugu eta gehiago egingo dugu aurrera hurrengo urteetan.

OIN-OHARRAK

(1) Gai hau hobeto ulertzeko, nahikoa da garai batean onartu ziren udal ordenantzak edo argitaratu ziren zenbait plan gaur egungo ikuspegitik irakurtzea.

(2) Honela zioen artikulu hark: “Gorago agindutakoa dela ere, udalaren gizarte-hizkuntzazko egoera dela eta, herritarren eskubideen kaltetango gerta ez dedinean, herri agintariek, Toki-Arduralaritzaren alorrean, euskara bakarrik erabili ahal izango dute.”

(3) Horrelako adibide gehiago irakur daitezke Iñaki Agirreazkuenagaren artikulu iradokitzaile batean, Euskararen ofizialtasuna: EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen estatutuaren aplikazio juridikoa izenekoa, oraingoz bakarrik internet bidez kontsulta daitekeena: http://www.gipuzkoaeuskara.net/jarduerak/iker/merkataritza/agirreazku.pdf
BAT aldizkaria: 
55. 2005eko ekaina. Euskararen erabileraren eta normalizazio...
Kokapen geografikoa: 
EAE
Gipuzkoa
Egilea(k): 
Joxean Amundarain
Urtea: 
2005